1959ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa

1959ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa
MotaGipuzkoako Bertsolari Txapelketa
Data1959ko azaroaren 8a
1962
KokalekuEibar
Irabazlea
Manuel Olaizola
"Uztapide" (eskuman) izan zen txapelduna.

1959ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa herrialde hartako lehenengo Bertsolari Txapelketa izan zen. Zazpi handiak eta zazpikoak izenaz ezagutzen da txapelketaren ekitaldi hau.

Tokia

Azaroaren 8ko arratsaldean jokatu zen, Eibarren, bertako udaletxe aurreko Untzaga plazan, aire librean. Hotz egiten zuen, baina 5.000 entzule inguru egon ziren bertsolariei adi. Joan Antonio Mogel idazlearen omenez antolatu zen astea izan zen txapelketa jokatzeko aitzakia[1].

Bertsolariak

Gipuzkoako ospetsuenak bakarrik deitu zituzten, Iñaki Eizmendi "Basarri" izan ezik. Manuel Olaizola "Uztapide", Joxe Joakin Mitxelena, Manuel Lasarte, Akilino Izagirre "Zepai", eta Joxe Lizaso. Azken aldian ongi zebiltzan bi gazte gehitu zizkioten taldeari: Joxe Agirre (Aginan Luistarren txapelketan lehenengo geratu) eta Txomin Garmendia (Ordizian Gipuzkoako bertsolari gazteen txapelketa irabazi zuena)[1].

Sailkapena

# Bertsolaria
1 Manuel Olaizola "Uztapide"
2 Joxe Joakin Mitxelena

Polemika

Txomin Garmendiak kontatzen duenez, gai jartzaileak lehen aldiz eskatu zien bertsolariei bederatzi puntuko bertsoa botatzeko, eta bertsolariak uko egin zioten, Mitxelenak izan ezik.

Erreferentziak

  1. a b Elkartea, Xenpelar Dokumentazio Zentroa – Bertsozale. Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (1. 1959) - Aldizkakoa - BDB. Bertsolaritzaren datu-basea. (Noiz kontsultatua: 2017-11-02).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q61362174
  • Wd Datuak: Q61362174


Gipuzkoako Bertsolari Txapelketak

1959 • 196219641967199119951999*20032007201120152017*2019
*1999 eta 2017ko ekitaldiak Herri artekoak izan ziren.