Ainhoa Lendinez

Ainhoa Lendinez
Ainhoa Lendinez 2019ko Zegama-Aizkorri Maratoian. Argazkia: Igor Quijano Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaElgoibar, 1981eko martxoaren 5a (43 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakatleta eta kazetaria
Lide Urrestarazu, Oihana Azkorbebeitia (seme-alabekin) eta Ainhoa Lendinez, Anboto kilometro bertikalean 2023.10.07

Ainhoa Lendinez Garate "Loramen" (Elgoibar, 1981eko martxoaren 5a -) Euskal Herriko kirolaria eta kazetaria da.

Lan ibilbidea

Kazetari

Euskal Telebista, Berria eta Argia bezalako komunikabidetan kazetari lanetan aritu da eta 2005ean Rikardo Arregi Kazetaritza Sarietan "Kazetari berriaren saria" eskuratu zuen.[1]

Korrikalari

Kirolari dagokionez mendi lasterketetan aritzen da eta Euskal herriko hainbat igoera irabazi ditu, hala nola, Alkortako igoera[2] eta Karakateko igoera.[3] 2018an Pyrenees Stage Run bikotekako lasterketa ere irabazi zuen Igone Camposekin batera.[4]

2023ko urriaren 7an Anboto Kilometro Bertikalean Arrazolatik hasi eta haitzetan gora Anbotoko tontorrerako lasterketan emakumeen kategorian Lide Urrestarazu (00:48:37) ordiziarrak irabazi zuen txapelketa. 2. postuan Oihana Azkorbebeitia (00:50:27) heldu zen eta hirugarrena Ainhoa Lendinez (00:51:41) izan zen.[5]

Palmaresa

  • 2012an Eibarko duatloian 1. postua, Txapelduna.
  • 2017an Alkortako igoeran 1. postua, Txapelduna.[2]
  • 2017ko azaroan Karakateko igoeran 1. postua, Txapelduna.[3]
  • 2018an Pyrenees Stage Run Igone Campos bikotekidearekin 1. postua, Txapeldun.[4]
  • 2019an Buetraitzeko Igoeran (Aloñako Igoera)1. postua, Txapelduna.[3] eta igoerako errekorra.[6]
  • 2023ko urriaren 7an Anboto Kilometro Bertikalean 3. postua.[5]

Sariak eta aintzatespenak

Erreferentziak

  1. a b «Rikardo Arregi kazetaritza saria» rikardoarregikazetaritzasaria.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  2. a b «Ander de Luis eta Ainhoa Lendinez gailendu dira Alkortako Igoeran» Plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  3. a b c «Ainhoa Lendinez: 'Indarrak ez zauden tokitik aterata irabazi dut'» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  4. a b «Pyrenees Stage Run bikotekako lasterketa irabazi du Ainhoa Lendinezek Igone Camposekin batera» Plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-03-10).
  5. a b «Lide Urrestarazu eta Iñigo Alzola garaile Anboto Kilometro Bertikalean - Atxondo» Anboto.org (Noiz kontsultatua: 2023-10-07).
  6. «Iñigo Lariz eta Ainhoa Lendinez lehenak Buetraitzera heltzen - Oñati» Goiena.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-20).
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q62019124
  • Commonscat Multimedia: Ainhoa Lendinez / Q62019124

  • Wd Datuak: Q62019124
  • Commonscat Multimedia: Ainhoa Lendinez / Q62019124