Aistra

Aistra
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaZalduondo
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°53′31″N 2°20′05″W / 42.89205°N 2.33472°W / 42.89205; -2.33472
Demografia

Aistra Zalduondoko herri hustua da. Zalduondoko kaskotik hurbil dago, 1.30 Km iparr-ekialdera. Bertan, baseliza bat baizik ez da geratzen, ondare historikotzat sailkatua.

Historia

Agirietan lehendabizikoz 1025ean agertu bazen ere, antzinakoa da. XIV. mendean utzi zuten auzoa behin betiko. 2004 eta 2009 artean Euskal Herriko Unibertsitatea eta University College of Londonen arkeologo-talde bat bertan aritu da eta herria erromatarren garaian jendeztatuta zegoela adierazi dute.

VI. eta VII. mendeetan haitzan hondeatutako terraza eta etxebizitza irregularrak eraiki zituzten. Hurrengo mendean aldaketa handiak izan ziren herrian: zenbait etxebizitzez gain nekropoli handia egin zuten. X. mendean egungo San Julian eta Santa Basilisa baseliza eraiki zuten[1].

Aditu hauen ustetan, Aistra Euskal Autonomia Erkidegoko Erdi Aroko herrixkarik zaharrena da[2]

  • Aistrako baseliza. Atzealdea
    Aistrako San Julian eta Santa Basilia baseliza. Atzealdea.
  • Aistrako baselizako leiho monolitikoa. Ferra-arkua eta gezileiho estua ditu.
    Baselizako leiho monolitikoa. Ferra-arkua eta gezileiho estua ditu.
  • Aistra herri hustuan dagoen San Julian eta Santa Basilia.
    Baselizako teilatupeko zurburua.
  • Aistrako San Julian eta Santa Basilia baseliza. Hegoaldeko horma eta sarrera..
    San Julian eta Santa Basilia baseliza. Hegoaldeko horma.


Erreferentziak

  1. Quirós Castillo, Juan Antonio; Reynolds, Andrew. (2007). Despoblado de Aistra (Zalduondo). Arkeoikuska 06.
  2. Aistra noticiasdealava.com webgunean[Betiko hautsitako esteka]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8192382
  • Commonscat Multimedia: Aistra / Q8192382

  • Wd Datuak: Q8192382
  • Commonscat Multimedia: Aistra / Q8192382