Aitor Ortiz de Pinedo

Aitor Ortiz de Pinedo
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1961eko apirilaren 6a (63 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : Euskal Filologia
Jarduerak
Jarduerakliteratura-kritikaria
Enplegatzailea(k)IRALE
Eusko Jaurlaritza  (1998ko irailaren 1a -  2008ko uztailaren 1a)
Eusko Jaurlaritza  (2008ko irailaren 1a -

Inguma: aitor-ortiz-de-pinedo

Aitor Ortiz de Pinedo (Bilbo, Bizkaia, 1961eko apirilaren 6a) bizkaitar literatura-kritikaria eta IRALEko irakaslea, irakaskuntza ez unibertsitarioko irakasle-trebatzailea literaturan eta mintzamen formalean zein librean. Euskaltzaindiako Literatur Batzordean ari da, Euskal Literaturaren Antologia prestatzen.

Ibilbidea

Euskal Filologia ikasi zuen EHUn, eta doktorego ikasketak egin ditu kotutelan. Bordele-Montaigne Unibertsitateko doktorea da (Études Basques alorrean), eta EHUko doktorea (Ikerketa literarioak eta Literatura konparatuaren alorrean).

Honako egunkari, aldizkari eta irratietako kolaboratzaile izan da, batik bat euskal literatura garaikidearen inguruko iruzkinak eginez: Fontes Linguae Vasconum, EGAN, Euskera, Elinberri, Uztaro... Gernika aldizkaria (1945-53) ikertu du, hala idearioaren aldetik nola literaturaren aldetik; tesia Jean Etxepareren inguruan egin du, hain zuzen Beribilez bidaia-liburua aztertuta.

Bidaia-literaturaren alorrean euskaraz sortzen dena du orain jorratzen, UEUko Literatura Saileko kide gisa. Hizkuntzaren didaktika-lanak prestatu ditu, irakurmenaren eta mintzamenaren alorretan. (Literatura ikasgelan, "Mintzamen ariketak" Hizpide aldizkarian...)

Lanak

Liburuak

  • Euskal literatura Gernika aldizkari liberalean (1945-1953). Amorebieta: Erroteta argitaletxea, 2011.
  • Humanism after the Spanish Civil War. Leioa: ADDI/EHU, 2016.
  • Jean Etxepareren Beribilez (1931): bidaia eta ideologia. 2018ko tesi argitaragabea.
  • Humanismoaren ideia gerraostean: Gernika aldizkariaren inguruan (1945-53). HAL, 2011.[1]

Artikuluak

  • "Jean Etxepare eta Pío Baroja". Fontes Linguae Vasconum (125), 85-112. Eskuratze-eguna: 2018.eko Irailak 6. Iturria: https://dialnet.unirioja.es/servlet/articulo?codigo=6536132

Erreferentziak

  1. https://artxiker.ccsd.cnrs.fr/artxibo-01965792

Kanpo estekak

  • Argitaratutakoen zerrenda bat Artxiker datu-basean: [1]
  • Literatura ikasgelan: [2]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q70696540
  • Identifikadoreak
  • ORCID: 0000-0003-2811-1450
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 3024657
  • Wd Datuak: Q70696540