Albert Cohen

Albert Cohen

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAbraham Albert Cohen
JaiotzaKorfu, 1895eko abuztuaren 16a
Herrialdea Suitza
HeriotzaGeneva, 1981eko urriaren 17a (86 urte)
Hobiratze lekuaJewish cemetery of Veyrier (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Hezkuntza
HeziketaLycée Thiers (en) Itzuli
Genevako Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, poeta, antzerkigilea eta prosalaria
Lantokia(k)Geneva
Jasotako sariak
ikusi
  • Grand Prix du roman de l'Académie française  (1968) : Belle du Seigneur (en) Itzuli

albertcohen.gr
IMDB: nm1278919 Discogs: 1371418 Edit the value on Wikidata

Abraham Albert Cohen (Korfu, 1895eko abuztuaren 16a - Geneva, 1981eko urriaren 17a) Grezian jaiotako eleberrigile suitzar judua izan zen, frantsesez idazten zuen.

Gurasoak greziar juduak zituen eta Akbert Korfun jaio zen. Umetan Marseillara joan zen familiarekin, eta han xaboi-fabrika bat zuten. Ikastetxe pribatu katoliko batean ikasi zuen. 1904tik 1913ra Thiers Lizeoan egon zen eta han ezagutu zuen Marcel Pagnol, bere bizitza osoan lagun izango zuena.

1914an Genevara joan zen eta han zuzenbidea eta literatura ikasi zituen. 1925ean Aldizkari Juduaren (Revue Juive) zuzendari izendatu zuten, non besteak beste Albert Einstein eta Sigmund Freud idazten zuten. 1926tik 1931ra Genevan funtzionario izan zen. Bigarren Mundu Gerran Bordelera eta Londresera ihes egin zuen.

1944an Errefuxiatuen Gobernu Arteko Batzordean hasi zen lanean. 1947an Genevara itzuli eta literaturan murgildu zen.

Lanak

  • Paroles juives - (1921)
  • Ézéchiel - (1927) - antzezlana
  • Solal - (1930) - (1933)
  • Mangeclous - (1938) - (1940)
  • Le Livre de ma mère - (1954)
  • Belle du Seigneur - (1968)
  • Les Valeureux - (1970)
  • Ô vous, frères humains - (1972)
  • Carnets - (1978, 1979)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q123553
  • Commonscat Multimedia: Albert Cohen (writer) / Q123553

  • Wd Datuak: Q123553
  • Commonscat Multimedia: Albert Cohen (writer) / Q123553