Aldakortasun-koefiziente

Estatistikan, sakabanatze neurri erlatiboa da aldakortasun-koefizientea. Datu multzoetarako, honela kalkulatzen da aldagaia X izanik:

A X = s x x ¯ {\displaystyle A_{X}={\frac {s_{x}}{\overline {x}}}}

Hau da, desbideratze estandarra batez besteko aritmetiko sinpleaz zatituz kalkulatzen da. Ehunekotan jarrita, datu bakoitza batez besteko aritmetiko sinpletik batez bestez ehuneko zenbat desbideratzen den adierazten du. Koefiziente honetarako, ezin da ordea finkatu balio jakin bat sakabanatze handia erakusten duenik: handitasuna beste datu multzo batekin erkatuz interpretatu behar da.

Desbideratze estandarrarekin erkatuz

Aldakortasunaren koefizientearen abantailak

Sakabanatzea neurtzeko aldakortasun koefizienteak batez bestekoa hartzen du kontuan,desbideratze estandarrak ez bezala. Horrela sakabanatzearen neurri egokiagoa kalkulatzen da (ikus sakabanatze neurria). Aldakortasun koefizienteak gainera dimentsiorik gabeko zenbakia da, eta horrela datu multzo ezberdinen arteko alderaketak egin daitezke.

Aldakortasun koefizientearen eragozpenak

Batez besteko aritmetiko sinpleak 0tik gertu dagoenean, desbideratze estandarrean gertatzen den edozein aldaketak oso eragin handia izango du aldakortasunaren koefizientearen emaitzan, bere emaitza baliogabetuz horrela.

Eragozpen bezala aipatu behar baita ere, aldakortasun koefizienterako ezin direla konfiantza-tarteak eratu, desbideratze estandarrerako ez bezala.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q623738
  • Identifikadoreak
  • GND: 4187418-3
  • Wd Datuak: Q623738