Arkitektura brutalista

Complejo Cultural Teresa Carreño Caracasen (Venezuela), brutalismoaren adibidea.

Brutalismoa edo Arkitektura Brutalista 1950tik 1970era zabalkunde handia izan zuen estilo arkitektonikoa da. Estilo berria Neues Bauen mugimendutik sortu zen eta, hasiera batean, Le Corbusier arkitekto suitzarraren lanetan oinarritu zen, bereziki Unité d'Habitation eraikuntzan, eta Eero Saarinenen lanetan. Izena béton brut edo 'hormigoi gordin'kontzeptutik dator; Le Corbusierrek erabili zuen kontzeptu hori bere materialen aukeraketa definitzeko. Reyner Banham kritikari britaniarrak hitza hartu zuen mugimendu berria definitzeko, brutalismo bezala (ingelesez brutalism) izendatzeko.[1]

Teoria

Brutalismoa estilo arkitektonikoa bezala haren sortzaileek, tartean Alison eta Peter Smithson, defenditzen zituzten gizarte utopiekin identifikatu zen. Brutalimoaren ideia materialeen erabilerari egiten dio erreferentzia, hau da, material gordinak. Mugimenduak Bigarren Mundu Gerraren ondoren indarra hartu zuen baina ez zuen herrikoia izatea lortu.

Ezaugarriak

Roger Stevens Building, Leeds Unibertsitatea.

Eraikuntza brutalistak errepikatzen diren angelu-formako geometriaz antolatzen dira. Gehien erabiltzen den materiala hormigoia da eta, askotan, egurrezko moldeen testurak bistan uzten dira. Izan ere, hormigoia ez da erabiltzen den material bakarra; garrantzitsuena itxura gogorra izatea eta eraikuntzaren egituran erabili diren materialak nabarmen uztea da. Alison eta Peter Smithson arkitektoek egindako etxeetan, adibidez, material desberdin asko topa ditzakegu, adreiluak, kristala, altzairua, harri lakarra...

Ordezkari nagusiak

  • Marcel Breuer
  • Fernand Boukobza
  • Paul-Marie Côté
  • Bertrand Goldberg
  • Ernő Goldfinger
  • Louis Kahn
  • Jacques Kalisz
  • Ram Karmi
  • Le Corbusier
  • Sigurd Lewerentz
  • Berthold Lubetkin
  • Kunio Maekawa
  • Jean Renaudie
  • Paul Rudolph
  • Alison et Peter Smithson
  • James Stirling
  • Kenzō Tange
  • Clorindo Testa
  • Vittoriano Viganò
  • Jean Zumbrunnen

Eraikuntza brutalistak Euskal Herrian

Galeria

  • Le Corbusierrek Marseillan, 1952an, eraikitako Unité d'habitation eraikuntza.
    Le Corbusierrek Marseillan, 1952an, eraikitako Unité d'habitation eraikuntza.
  • Berlingo Txekiako Errepublikaren enbajada, 1974tik 1978ra eraikia.
    Berlingo Txekiako Errepublikaren enbajada, 1974tik 1978ra eraikia.
  • Paul-Marie Côték 1964an diseinatutako Aile Huard, Saguenay (Quebec).
    Paul-Marie Côték 1964an diseinatutako Aile Huard, Saguenay (Quebec).
  • Järvenpää eliza (Finlandia), 1968an Erkki Elomaa-k egina.
    Järvenpää eliza (Finlandia), 1968an Erkki Elomaa-k egina.
  • Marie-Guyart eraikuntza Quebec Hirian.
    Marie-Guyart eraikuntza Quebec Hirian.
  • Belgradoko Genex dorrea (Serbia).
    Belgradoko Genex dorrea (Serbia).

Erreferentziak

  1. Golan 2003, https://web.archive.org/web/20070830232044/http://findarticles.com/p/articles/mi_m0422/is_2_85/ai_104208984/pg_3.
  2. http://gara.naiz.eus/paperezkoa/20090417/132590/eu/Breuer-arkitektura-modernoaren-ikurra
  3. «Eskolako iragana eta oraina» www.blasdelezoescuelanautica.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-17).

Kanpo estekak

  • Brutalismoa Euskal Herrian.
  • (Ingelesez):Brutalismoaren inguruko dokumentuak.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q994776
  • Commonscat Multimedia: Brutalist architecture / Q994776

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85017364
  • NKC: ph940521
  • AAT: 300112048
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q994776
  • Commonscat Multimedia: Brutalist architecture / Q994776