Armeniako gastronomia

Spas izeneko jogurt zopa famatua.

Armeniako gastronomia bertako plater eta sukaldaritza ohituren multzoa da. Armeniaren historia k. a. VII. mendean hasten da, Urartuko erresuman; geroago, XX. mendean Sobietar Batasunaren parte izan zen. Armeniar sukaldaritza, Mediterraneoko gastronomia eta Kaukasoko gastronomiaren arteko nahasketa da. Horretaz gain, Errusiako, Balkanetako eta Ekialde Hurbilgo eraginak ditu.

Historia

Armeniar gastronomiak gertaera nabarmena jasan zuen, egungo oinarrizko ezaugarriak ematen dizkiona: sobietar periodoa, 1920ko hamarkadatik aurrera. Hori baino lehenago, sukaldaritza grekoa (Alexandro Handiaren ondorioz), sukaldaritza mongoliarra eta arabiarrarengandik zetorkion korrontea.

Osagaiak

Esnekiak

Esnekiak oso garrantzitsuak dira Armeniako sukaldaritzan. Gaztari dagokionez, panir izenekoa da azpimarragarriena, hainbat mendeetan zehar armeniar gosarien parte izan dena. Gazta gehienak esne ez pasteurizatuarekin egiten dituzte. Bi gazta tradizional daude salgai: Iori eta Chanakh. Biek dute zapore garratza eta bakterio asko dituzte, ardi esnearengandik datozenak.  Arafackij Syr, ardi esnearekin egindako beste gazta tradizional bat da; baina gaur egun behi esnea ere nahasten zaio. Ahuntz gaztak errautsez estali ohi dira, beraien hezetasuna ez galtzeko. 

Armeniarren artean gehien egiten den platera spas edo tahnapoor (jogurt zopa) da. Plater hau zereal ale eta jogurtez osatuta dago, eta hori martorri txikituaz nahasiten da. 

Barazki eta fruituak

Albertxikoa armeniar gastronomiako ikurra da

Kalabaza da barazkirik ospetsuena, nahiz eta ez den ohikoena dendetan. Plater tradizionaletako bat, ghapama, kalabazarekin eta fruitu lehorrekin egiten dute.  Patatak, soldadu errusiarrei esker sartu ziren herrialdean, 1930eko hamarkadan.  Beste barazki famatu bat aza da, entsaladan, egosita edo gordinik kontsumitzen dena. Frutak ugariak dira, izan ere, herrialde eguzkitsu honetan ohikoak dira mahatsa edota albertxikoak. 

Zerealak

Zerealak kaloria iturri handia dira dieta armeniarrean. "Dzwar" izenez ezagutzen dira azala duten zerealak.  Blghoor plater famatua gari ale egosi eta lehortuekin egiten da. Artoa eta arroza ez dira ospetsuak Armenian, azken hau esportazio produktu moduan ekoizten dute. 

Zereala oinarri gisa duten plater asko daude, horietako batzuk ekitaldi berezi edo festa familiarrei lotuta daudenak.  Festa askotan agertzen dira ahiak, gehienetan haragiz lagunduta.  Adibidez, haur bati lehen hortza ateratzen zaionean, zereal aleak mahaspasekin oparitzen zaizkio.

Haragiak

Khorovatsak bat.

Herrialde honetan haragia jatea seinale oso ona da, gonbidatu bereziei eskaintzen zaie.  Ardi haragia plater tradizionala izan zen antzinean. Txerri haragia berriz, ez da hain tradizionala. Txerrikiak dituzten platerek eragin errusiarrak dituzte. 

Barbakoa edo khorovats-a ugaria izaten da haragia. Esaera zahar batek dioenez, zure soldata ona izango da, hiru khorovats ospa baditzakezu hilabetean. 

Espezia eta ongailuak

Armeniako gastronomian ugaria da espezien erabilera. Gehien erabiltzen direnen artean sindricka eta Rumex crispusa daude.

Belarrei garrantzi berezia ematen zaie, baina hauez gain, gatzaren erabilera ere oso handia da. 

Barbakoa

Barbakoak oso ohikoak dira Armenian. Lagun eta familiaren artean egiten diren bilera eta denbora-pasa gisa hartzen dira.

Edariak

Armeniako uraren kalitatea goraipatzekoa da, mineral bolkanikoen hondarrak izaten baititu. Baina hala ere, botilako ura oso urria da eta etxe batzuk ur korrontea 3-4 ordutan zehar izaten dute soilik egunean.

Edari alkoholdunak

Graduazio baxuko edari alkoholdunen artean ardoa da ospetsuena, 1990eko hamarkadatik aurrera komertzializatzen hasi zutena.  Garagardo produkzioak garrantzia izan zuen sobietarren garaian. Graduazio altuko edarien artean berriz, vodka dago, hau ere sobietarrengandik hartua.  Koñaka eta brandya ere garrantzitsuak dira, diru eta luxuaren irizpide baitira.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q684343
  • Commonscat Multimedia: Cuisine of Armenia / Q684343

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12049460d (data)
  • LCCN: sh85031784
  • SUDOC: 028714938
  • Wd Datuak: Q684343
  • Commonscat Multimedia: Cuisine of Armenia / Q684343


Europako herrialdeen gastronomia
Iparraldeko Europa
Islandia • Norvegia • Suedia • Finlandia • Estonia • Letonia • Lituania • Danimarka
Ekialdeko Europa
Errusia Bielorrusia • Ukraina • Moldavia • Errumania • Bulgaria • Polonia • Txekia • Eslovakia • Eslovenia • Hungaria • Kroazia • Bosnia-Herzegovina Serbia • Mazedonia • Albania • Montenegro • Kosovo
Mendebaldeko Europa
Frantzia Erresuma Batua Irlanda • Belgika Herbehereak • Alemania Suitza • Austria
Hegoaldeko Europa
Portugal Espainia Italia Grezia • Turkia
Herrialde urrunak
Zipre • Armenia • Azerbaijan • Georgia
Estatu txikiak
Vatikano San Marino • Monako • Andorra • Liechtenstein • Luxenburgo • Malta
Estaturik gabeko herrialdeak
Ipar Irlanda • Eskozia • Gales • Flandria • Bretainia • Galizia • Euskal Herria • Katalan Herriak • Korsika • Sardinia • Hego Tirol • Faroe Uharteak • Transnistria • Gaugazia

Oharra: Zerrenda honetan Europako herrialde (estatudunak eta estatugabeak) gehienak ageri diren arren, baliteke baten bat ez agertzea. Hori horrela bada, mesedez, gehitu ezazu txantiloian. Eskerrik asko.