Aurreanplifikadore

Aurreanplifikadore baten zirkuitu fisikoa

Aurreanplifikadorea, ingelesez preamp bezala ezagutzen dena, sarrerako seinale analogiko ahul bat irteerako seinale indartsu bat bilakatzen duen anplifikadore elektronikoa da. Seinalea zaratarekiko sentikorra denean aurrerago prozesatu ahal izateko edo potentzia-anplifikadoreen bitartez bozgorailuetan erabili ahal izateko baliatzen da. Hori barik, amaierako seinalea zaratatsua edo distortsionatua izan daiteke. Oso erabiliak dira elektronika analogikoan, batez ere, sentsore analogikoetatik eratorritako seinaleak anplifikatzen direnean; adibidez, mikrofonoetan. Horregatik, ohikoa izaten da aurreanplifikadorea sentsoreetatik gertu egotea, zaratek eta interferentziek ahalik eta eragin txikiena izan dezaten.

Portaera analogikoa

Aurreanplifikadore idealak linealak dira; irabazpena konstantea da funtzionamendu-tartean. Sarrera-inpedantzia altua da, korronte txiki batekin sarrerako seinalea irakurri ahal izateko; irteera-inpedantzia, aldiz, txikia da, irteerako tentsioan ahalik eta eragin txikiena izateko. Aurreanplifikadorea zirkuitu baten seinalearen intentsitatea handitzeko erabiltzen da, seinale hori garraiatzen duen kablean agertzen diren zaraten eraginen ondorioz agertzen den seinale/zarata erlazioa (Signal-to-Noise Ratio) nabarmen degradatu gabe. Hau da, transmititzen den seinalearen potentziaren eta zarataren potentziaren erlazioa hondatu gabe.

Aurreanplifikadore baten zarata-errendimendua kritikoa da. Friis-en formularen arabera, aurreanplifikadoreen irabazia handia denean, azken seinalearen SNRa (Signal-to-Noise Ratio) sarrerako seinalearen SNRa eta aurreanplifikadorearen seinale/zarata erlazioa zehazten da. Hots, aurreanplifikazioan geroz eta anplifikadore gehiago erabili, SNRa aldatu daiteke, aurreanplifikadoreen seinale/zarata erlazioa aldatu egiten baita.

Frijs-Kette
Frijs-Kette

Oinarrizko lau anplifikadore mota bereizten dira[1]: tentsio-anplifikadorea, korronte-anplifikadorea, transkonduktantzia-anplifikadorea eta transresistentzia-anplifikadorea. Normalean aurreanplifikadoreak tentsio-anplifikadoreetan oinarritzen dira.

Tentsio-anplifikadorea

Anplifikadore baten eskema

Eredua tentsio kontrolatuko tentsio-iturri batean, A v o {\displaystyle A_{vo}} irabazpen-faktorean, R i n {\displaystyle R_{in}} sarrera-erresistentzian eta R o u t {\displaystyle R_{out}} irteera-erresistentzian oinarritzen da. Anplifikazio-modelo hau v s {\displaystyle v_{s}} tentsio-iturri batekin elikatzen da, dagokion R s {\displaystyle R_{s}} erresistentzia duena, eta R L {\displaystyle R_{L}} zama-erresistentzia batera konektatua. Irteera-erresistentzia ia zero izango da eta irteerako seinalean aldaketa oso txikia izango du.[1]

v o = A v o v i n R L R L + R o u t {\displaystyle v_{o}=A_{vo}v_{in}{\frac {R_{L}}{R_{L}+R_{}out}}}

Aplikazioak

  • Musika-arloan, anplifikadore baten lehen faseetan erabiltzen dira, ondoren potentzia-anplifikadore batera bidaltzen dena. Musika tresnen anplifikadoreetan, aurreanplifikadorea diseinatuta egon daiteke saturazio edo distortsio efektuak sortzeko.
  • Zuzeneko musika eta grabazio-estudioko aplikazioetan, unitate bereizietan.
  • Audioko nahasketa-mahai bateko kanal bereiziko edo kanal integratuko parte.
  • Telebista-antena edo antena parabolikoen hartzaileen seinaleen anplifikazioan.
  • Disko gogorren zirkuituetan, buru magnetikora konektatzeko edo CD/DVD unitate bat fotodiodoetara konektatzen den zirkuituetan.
  • CMOS konparatzaileetan oinarritutako analogiko-digital bihurgailu gehienetan bat ez datozen desplazamenduaren ondorioak baliogabetzeko erabiltzen den kommutaduran oinarritutako kondentsadore-zirkuituetan.

Erreferentziak

  1. a b Sedra, Adel S.. (2016). Microelectronic circuits. (International seventh edition. argitaraldia) ISBN 978-0-19-933914-3. PMC 958224520. (Noiz kontsultatua: 2021-11-17).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q399804
  • Commonscat Multimedia: Audio preamplifiers / Q399804

  • Wd Datuak: Q399804
  • Commonscat Multimedia: Audio preamplifiers / Q399804