Bal Gangadhar Tilak

Bal Gangadhar Tilak

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKeshav Gangadhar Tilak
JaiotzaRatnagiri (en) Itzuli, 1856ko uztailaren 23a
Herrialdea Britainiar Raj
HeriotzaMumbai, 1920ko irailaren 1a (64 urte)
Hezkuntza
HeziketaGovernment Law College, Mumbai (en) Itzuli
Elphinstone College (en) Itzuli
Deccan College Post-Graduate and Research Institute (en) Itzuli
Hizkuntzakmarathera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, filosofoa, idazlea, iraultzailea eta freedom fighter (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioahinduismoa
Alderdi politikoa Indiako Kongresu Nazionala

Lokmanya Tilak (maratheraz: बाळ गंगाधर टिळक) (Ratnagiri, 1856ko uztailaren 23a - Bombay, 1920ko abuztuaren 1a) Indiako politikari abertzalea, matematikaria eta filosofoa izan zen. Kesari («Lehoia»), marathera hizkuntzazko astekaria, eta The Mahratta ingelesezko egunkaria sortu zituen, eta britainiarren agintearen aurka jardun zuen hasieratik. 1906an ingelesen aurkako boikotaren eta erresistentzia pasiboaren aldeko deia egin zuen India osoan barrena; harengandik hartu zuen Gandhik ingelesen lankide ez izateko borroka-xedea. 1908an ingelesek preso hartu zuten terrorismoa bultzatzen zuelakoan, eta Birmanian eduki zuten preso hurrengo sei urteetan. Garai hartan idatzi zuen, maratheraz, bere lan nagusia, Bhagawadgita-Rahasya, Bhagawadgita hinduen erlijio-liburu sakratuari eginiko iruzkin-liburua.

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bal Gangadhar Tilak Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.


Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q312555
  • Commonscat Multimedia: Bal Gangadhar Tilak / Q312555

  • Wd Datuak: Q312555
  • Commonscat Multimedia: Bal Gangadhar Tilak / Q312555