Burakumin

Jiichirō Matsumoto (1887–1966), burakumimen diskriminazioaren aurka borrokatu zen politikari burakumina

Burakumin (部落民 , literalki herriko jendea) Japoniako gutxiengo bati ematen zaion izena da. Gizarte-kastarik apalena osatzen dute. Nahiz eta kasta-sistema ofizialki 1871n kendu, burakumin asko ghetto gisako herrietan bizi dira Japonia osoan, mendebaldean gehienbat. Gaizkien ordainduta dauden lanetan dihardute gehienek. Edozein pertsona burakumin dela jakitea aski da, normalean, burakumin ez den batekin harremanik ezin izan dezan. Erroldarik ez badago ere, milioi bat eta hiru milioi bitarte direla uste da. Hizkuntzaz, arrazaz eta etniaz gainerako japoniarrak bezalakoak dira, hau da, fisikoki ez dira desberdinak.

Jatorria XVII. mendean, Torugawa aroan, ezarri zen bost mailako kasta-sisteman du oinarria. Samuraiak ziren kasta gorena, eta burakuminak kastarik apalena.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q548787
  • Commonscat Multimedia: Burakumin / Q548787

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85018032
  • NDL: 00561058
  • NKC: ph563366
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q548787
  • Commonscat Multimedia: Burakumin / Q548787