Bushido
Bushido (japonieraz: 武士道, Bushidō?, euskaraz: "gerlariaren bidea") antzinako Japoniako samurai edo gudariek zuten ohore-kode zorrotza da. Honako hauek ziren kodearen ezaugarri nagusiak: samurai batek ez ditu bi nagusi izan behar, ez ditu bi hitz izan behar eta ez du zalantzarik izan behar bere bizia emateko. Gaur egun, Japoniako gudu-arte guztiak batzen dituen espiritu bera edo estilo bera hartzen da halakotzat: gudu-arte horiek bushidoaren adar dira. XX. mendearen hasieran, Japoniako agintariek ahaleginak egin zituzten bushidoaren espiritua herrian zabaltzeko.
Bushidōren bertuteak
Bushidō kodeak zazpi bertute ditu:
- zuzentasuna (japonieraz: 義, gi?)
- adorea (japonieraz: 勇氣, yūki?)
- karitatea (japonieraz: 仁, jin?)
- begirunea (japonieraz: 禮, rei?)
- zintzotasuna (japonieraz: 誠, makoto?)
- ohorea (japonieraz: 名誉, meiyo?)
- leialtasuna (japonieraz: 忠義, chūgi?)
Gainera badaude hiru bertute loturik:
- errukia (japonieraz: 孝, kō?)
- jakinduria (japonieraz: 智, chi?)
- agureekiko errespetua (japonieraz: 悌, tei?)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Datuak: Q183738
- Multimedia: Bushidō / Q183738