CABI

CABI
Datuak
Izen ofiziala
CAB International, Imperial Agricultural Bureaux eta Commonwealth Agricultural Bureaux
MotaNekazaritza Ikerketako Institutua eta argitaratzaile akademikoa
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
KidetzaORCID eta Open Data Institute
Eskumendekoak
CAB International Publishing (en) Itzuli
Enplegatuak1.034 (2023ko abuztuaren 16a)
Erabilitako hizkuntzaingeles
Ekoizpena
CABI Digital Library (en) Itzuli eta CABI PlantwisePlus (en) Itzuli
Agintea
Egoitza nagusi
  • Wallingford
Historia
Sorrera1910
webgune ofiziala
Facebook: CABI.development Twitter: CABI_News LinkedIn: cabi Youtube: UCmSvUqDxMhu2CN5PqkTK1Eg Edit the value on Wikidata

The Centre for Agriculture and Bioscience International (CABI) irabazi asmorik gabeko nazioarteko erakundea da. Bere egitekoa munduan zehar osasunaren egoera hobetzea da, garapen eramangarriarekin zerikusia duten ezagutza zientifikoak zabalduz, aplikatuz eta sortuz, nekazaritzari, basozaintzari, osasungintzari eta baliabide naturalen administrazioari dagokienez, bereziki; garapen bidean dauden herrien beharrei arreta berezia eskaintzen die.

Historia

Jatorriz Commonwealthen Nekazaritza Bulegoa izan zen erakundetik sortu zen CABI (Commonwealth Agricultural Bureaux, CAB) 1913an, Londresen, britainiar koloniei nekazaritzari buruzko informazio zientifikoa emateko zerbitzua sortu zenean. Urtez urte CABen zerbitzuak zabalduz joan ziren. 1985ean CAB International (CABI) izena hartu zuen, bere laguntza Commonwealthetik kanpo zeuden herrialdeetara ere hedatu baitzuen.

Jarduera eremuak

CABIk hiru eremu nagusi ditu: argitalpenak, garapenerako informazioaren arloa eta biozientzia izeneko arloa, biologiari, bioaniztasunari eta ingurumenari buruzko azterketak eta esperimentuak egiten dituena. Azken hori da berriena. 1998an sortu zen, CABIk zituen lau institutu zientifikoak bilduz: entomologia, mikologia, parasitologia eta kontrol biologikoa. Aniztasun horri esker aitzindaria da eremu horretan, mundu osoan dauden erronka nagusietan: nekazaritzaren emankortasuna handitzea, baliabide biologikoak zaindu eta ongi erabiltzea, giza jardueraren eragin txarren aurka ingurumena babestea eta tropikoetako parasitoen eragin kutsatzaileari aurre egitea.

Erakundearen egoitzak

Erakundearen egoitza, eta argitalpen, informazio eta biozientzia arloak Erresuma Batuan daude, Wallingforden, Oxfordshireko konderrian. Horrez gainera, zenbait ordezkaritza ditu Asiako hego-ekialdean (Kuala Lumpuren, Malaysian); Afrikan (Nairobin, Kenyan) eta Kariben (Curepen, Trinidad eta Tobagon). CABIren biozientzia sailak Erresuma Batuan dituen bi zentroetatik lan egiten du, eta beste bost ikerketagune ditu Kenyan, Malaysian, Pakistanen, Suitzan eta Trinidad eta Tobagon. Talde berezi batek irakaskuntzarako materialak prestatzen ditu eta prestakuntza programak antolatzen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-09-08 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q5008528
  • Commonscat Multimedia: Centre for Agriculture and Bioscience International / Q5008528

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 123825921
  • ISNI: 0000000110880206
  • LCCN: n86018549
  • Wd Datuak: Q5008528
  • Commonscat Multimedia: Centre for Agriculture and Bioscience International / Q5008528