Denis Abliazin

Denis Abliazin

(2012)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaPenza, 1992ko abuztuaren 3a (31 urte)
Herrialdea Errusia
Familia
Ezkontidea(k)Ksenia Semyonova (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaPenza Pedagogical Institute named after V. G. Belinsky (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakgimnasta artistikoa
Parte-hartzailea
Pisua62 kilogramo
Altuera1,60 metro
Jasotako sariak
ikusi
  • Medal of the Order "For Merit to the Fatherland", 1st class Medal of the Order "For Merit to the Fatherland", 1st class
    Order of Friendship Order of Friendship
    Ohorezko Ordena Ohorezko Ordena
GraduaTeniente lehena

Instagram: denis_abliazin VK: id13896364 Olympic.org: denis-ablyazin Edit the value on Wikidata

Denis Mikhailovitx Abliazin, errusieraz Денис Михайлович Аблязин,[1] (Penza, Errusia, 1992ko abuztuaren 3a), gimnastikan aritzen den kirolari errusiarra da.[2]

2012ko Udako Olinpiar Jokoetan (Londres), zilarrezko domina lortu zuen Zorua gizonezko kategorian, eta brontzezkoa, Jauzi-zaldia gizonezko kategorian. 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan (Rio de Janeiro), zilarrezkoa, taldeka gizonezko kategorian; zilarrezkoa, Jauzi-zaldia gizonezko kategorian, eta brontzezkoa, eraztuna gizonezko kategorian, guztiak Errusia ordezkatuz; 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan (Tokio), zilarrezko domina lortu zuen Jauzi-zaldia gizonezko kategorian, eta urrezkoa, taldeka gizonezko kategorian, hauek ROC ordezkatuz; Japoniako taldearen (zilarrezko domina) eta Txinako taldearen (brontzezko domina) aurretik sailkatu zen ROCeko taldea Tokion, eta honako hauek osatzen zuten ROCeko gimnasta taldea: Denis Abliazin, David Beliavski, Artur Dalaloian eta Nikita Nagornyk. Kontuan izan, Tokioko 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan errusiar kirolariek ezin izan zutela Errusiaren izenean esku hartu, NOBek (Nazioarteko Olinpiar Batzordea) ezarritako zigorra zela medio, eta ROCen (Russian Olympic Committee) izenean eta banderapean lehiatu zirela.

Nazioarteko emaitzak

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2012 Londres Erresuma Batua Erresuma Batua 02 !2. lekua, zilarrezko domina Zorua, gizonezkoa.
2012 Londres Erresuma Batua Erresuma Batua 03 !3. postua, brontzezko domina Jauzi-zaldia, gizonezkoa.
2016 Rio de Janeiro Brasil Brasil 02 !2. lekua, zilarrezko domina Taldeka, gizonezkoa.
2016 Rio de Janeiro Brasil Brasil 02 !2. lekua, zilarrezko domina Jauzi-zaldia, gizonezkoa.
2016 Rio de Janeiro Brasil Brasil 03 !3. postua, brontzezko domina Eraztuna, gizonezkoa.
2020 Tokio Japonia Japonia 02 !2. lekua, zilarrezko domina Jauzi-zaldia, gizonezkoa.
2020 Tokio Japonia Japonia 01 !1. postua, urrezko domina Taldeka, gizonezkoa.

Erreferentziak

  1. «Denis Mikhailovitx Abliazin» olympedia.org (Ingelesez)
  2. «Denis Mikhailovitx Abliazin» olympics.com (Gaztelaniaz)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q639739
  • Commonscat Multimedia: Denis Ablyazin / Q639739

  • Kirolariak
  • COI: denis-ablyazin
  • Wd Datuak: Q639739
  • Commonscat Multimedia: Denis Ablyazin / Q639739