Dibisio militar

  • i
  • e
  • a
Organizazio militarra
Menpeko
elementuak
  • Eskuadra / Eskifaia  Ø 
  • Eskuadroi  ● 
  • Pelotoi / Patruila  ●●
  • Sekzio / Tropa / Eskuadrila ●●● 
  • Staffela / Echelona  ●●●● 
Unitatea
  • Konpainia / Bateria / Eskuadroi  
  • Batailoi / Eskuadroi / Kohorte ❘ ❘ 
  • Erregimentu / Taldea  ❘ ❘ ❘  
Formazioa
  • Brigada / Taldea / Hegoa  
  • Dibisioa / Legioa ☓☓ 
  • Armada-gorputza ☓☓☓ 
Komandoa
  • Ejerzito / Komando ☓☓☓☓ 
  • Armada-talde / Frontea ☓☓☓☓☓ 
  • Eskualdea / Teatroa ☓☓☓☓☓☓ 
Behin-behineko
taldeak
  • Destakamendua
  • Lurreko indarra
  • Indar operatiboa
  • Brigada taldea
  • Flying columna
  • Borroka-komandoa
  • Erregimentu-borrokako taldea
  • Batailoi talde taktikoa
  • Battlegroupa
  • Borroka taldea


Dibisioa, armada arloan, brigada edo erregimentu talde batzuk osatzen duten unitate militar bat da. Orotara, 10.000 eta 20.000 soldadu artean izaten ditu, eta, kopuru honi, gainera, artileria eta unitate bereziak gehitzen zaizkio. Infanteria eta zalditeria dibisioak ere badaude.

Dibisioaren ezaugarriak

Dibisioa, armadako unitate nagusitzat hartzen da eta, dibisioaren agintea, dibisioko jeneral batek izaten du, gorengo kargua duena armada bakoitzeko (Lurra, Ura eta Aira) komandante nagusiaren salbuespenarekin.

Askotan, eta garrantzi handiko armadetan, dibisioak, armada gorputz izeneko unitate batean batzen dira, gutxienez bi dibisiok eratutakoak eta gorputz bat armada talde baten barnean, alemaniarrek, Bizargorri Operaziorako eratutakoak bezalakoak. Hala ere, beste armada batzuetan, unitate hauek, teoria hutsean baino ez dira geratu, eta, gainera, brigadaren aurrean oso toki txarrean dago, brigada, malguagoa baita eta egokiako prestatuta baitago gerra asimetrikorako.

Dibisio ospetsuak

  • Leibstandarte SS Adolf Hitler dibisioa: Dibisio hau, 1943an bidalia izan zen fronte errusiarraren kolapsoa eragozteko Stalingradeko batailaren ondoren eta suspertutako Armada Gorriaren erasoei eusteko
  • Dibisio Urdina: Dibisio hau Francisco Francok eratu zuen, eta Ekialdeko frontera bidali zuen, Bigarren Mundu Gerran, Espainiako Gerra Zibilaren ondoren, Francok Alemania naziarekin zuen zorra ordaintzeko eta, aldi berean, herrialdetik, diktaduraren elementu alemaniarzaleenak urruntzeko. Garai modernoko espainiar unitaterik ospetsuenetzat hartzen da.
  • Leklerk dibisioa: Dibisio hau, Paris alemaniarrengandik askatzeaz arduratu zen Bigarren Mundu Gerran eta espainiar asko zegoen dibisio horretan.
  • Airezko Zalditeriaren 1. Dibisioa: Dibisio hau AEBetako Armadak sortu zuen, Vietnamgo gerran borrokatzeko helikopteroek hornitutako, ateratako eta garraiaturiko zalditeria unitate kontzeptu berri bezala. Beranduago, artileria bezala, borrokako helikopteroek ere laguntzen zuten. Edozein armadaren atal garrantzitsuenetako bat bezala sartu zen arma hau, eta Plataforma aeromugikorraren ezarpen osoa ere suposatu zuen.
  • Iparraldeko Dibisioa: Dibisio honetako buruzagia Pancho Villa zen, eta honek gidatu zuen dibisio hau Mexikoko Iraultzan. Orain arteko Mexikoko armadako dibisiorik ospetsuena da. Zelaiako Gudaren ondoren, 1.000 soldadu baino gutxiagorekin geratu zen eta Mexiko Berria estatuko Kolunbus herria eraso zuen, AEBak, orain arte, armada baten aldetik jasan duen inbasio bakarra suposatuz.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q169534
  • Commonscat Multimedia: Divisions / Q169534

  • Identifikadoreak
  • GND: 4150321-1
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q169534
  • Commonscat Multimedia: Divisions / Q169534