Diskalkulia

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Diskalkulia
Deskribapena
Motaikaskuntzaren nahasmendua, Matefobia
eritasuna
EspezialitateaPsikiatria
Neuropsikologia
Identifikatzaileak
GNS-9-MK315.1
GNS-10F81.2 eta R48.8
GNS-9315.1 eta 784.69
MedlinePlus001534
eMedicine001534
MeSHD060705
Disease Ontology IDDOID:12568

Diskalkulia kontzeptu matematikoak ikasi eta baliatzeko ikaskuntza nahasmendua da. Oinarri biologikoa duen nahasmendua da. Arazo hau jasaten dutenek ez dituzte, besteak beste, kopuruak, eragiketa aritmetikoak, ordularien interpretazioa eta, oro har, zenbaki eta zenbakizko prozesuak behar bezala burutzen. Askotan, diskalkulia jasaten duten pertsonek adimen koefiziente normala dute eta euren nahastea arlo matematikora mugatzen da. Dislexia edo beste ikaskuntza nahasmendu batzuekin batera ere ager daiteke.

Garapeneko diskalkulia duen ikasleak zailtasun bereziak ditu matematika kontu batzuk asimilatzeko eta kalkulu-prozedurak egiteko. Ikasle horiek arazoak izaten dituzte kalkulu edo matematikako problemak ebazteko, bai estrategiak asmatzeko bai problemen konponbideak bilatzeko edo soluzioak aurkitzeko. Ikasleak problemak izan ditzakete, besterik gabe, zenbakizko datu aritmetikoak gogoratzeko[1] edo kopiatzeko. Adibidez, 73 bat kopiatzerakoan 37 bat kopiatu.

Ikaskuntza prozesuko asaldura honekin umeek zailtasunak izan ditzakete zenbaki edo kopuru sinpleak ulertzeko edo kalkulatzeko. Zenbaki eta kopuru-ikasketan eta zenbakizko prozeduretan (Geary eta Hoard, 2001; Rosselli eta Matute, 2011). Diskalkuliak zailtasunak matematikan edo aritmetikan (Berropil eta Rodríguez, 2006), beste batzuetarako, jasotzen ditu[2].

Definizioa

Diskalkuliaren definizioa zenbakizko hizkuntza prozesatzen duten konexio neuronaletako disfuntzioa litzateke, zenbakizko informazioa prozesatzeko eta atzitzeko aukera ematen duten funtzio zerebralak zailduz[1].

Sintomak

  • Zenbakiekin arazoak, zeinuekin nahastea +, -, / eta *, edo zenbakien transposizioa.
  • Buru kalkulua, norabideak eta zeinuekin arazoak dituzte.
  • Denbora eta norabideekin arazoak.
  • Kontzeptu abstraktuak, formulak eta sekuentziak ulertzeko eta gogoratzeko arazoak.

Diagnostikoa

Adin jakin batean kalkuluak egiterakoan motelegi, akats gehiegi...

Garapeneko diskalkulia[3] diagnostika daiteke nahitaezko eskolaldiko lehen urtetik aurrera, normalean Lehen Hezkuntzako 2. edo 3. mailetan antzematen da, ustekabean, itxuraz zailtasun hauek azaltzen dituen arrazoia ez dagoelarik. Diskalkulia ager daiteke diagnostiko argian oztopatzen duten beste gorabehera batzuekin batera (dislexia, disgrafia eta arretaren zailtasunak, esaterako).

Hezkuntzaren lehenengo mailetan hauteman daiteke diskalkulia. Horretarako zenbakien idazkera zuzena eta zenbakien serializazioa behar bezala egiten ote diren behatu behar da. Maila altuagoetan haurrak arrazoinamendu arazoak dituzte eta buruketak egiteko zailtasunak dauzkate[4]. Irakurketa eta idazketa arazoak ea ez ote dauden ere aztertu behar da.

Diskalkulia eta akalkuliaren arteko ezberdintasuna

Diskalkulia ikaskuntza-arazoa den bitartean, akalkulia kalkulurako erabateko ezintasuna da eta haurrak ezin izango ditu kontzeptu matematikoak bereganatu inolaz ere, garuneko arazoak direla eta. Diskalkulian berriz ikaskuntza-arazoa da jatorria eta tresna egokiak erabiliz gainditu egin daiteke.

Akalkulia mota bi bereizi ohi da:

  • lehen mailako akalkulia, non gehitutako hizkuntza nahasterik ez dagoen, kalkulua baita kaltetuta dagoen arlo bakarra;
  • bigarren mailako akalkulia, hizkuntzarekin zerikusia daukaten beste elementu batzuk kaltetuta daude, gaitasun espaziala, ikusmen gaitasuna…

Tratamendua

Adin jakin batzuetan, kalkuluen ikaskuntzan manipulatzeko elementuak erabiltzea gomendatzen da.
  • Ikasleak arazo matematikoa bistaratu behar du, eta horretarako denbora eman behar zaio.
  • Buru kalkulua eta arrazoinamendu bisuala garatzeko estrategia kognitiboak eman behar zaizkio.
  • Ikasleak ariketa irakurri behar du eta irakurtzen duena entzun.
  • Eguneroko bizitzan agertzen diren arazo matematikoak planteatu eta konpontzen lagundu.
  • Emandako fitxak[5] ezin dituzte gauza asko izan bestela bisualki blokeatu egiten da.
  • Gauzak behin eta berriro errepikatu behar dira, horretarako musikaz eta erritmoaz baliatu gaitezke.
  • Ez da komenigarria irakasleak ikasleari oihu egin edo errukia sentitzea.

Erreferentziak

  1. a b (Gaztelaniaz) «Discalculia infantil» Superar la Discalculia: Tratamiento, Ejercicios, Causas, Síntomas, Tipos, Diagnóstico y Definición (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).
  2. (Gaztelaniaz) «Discalculia | Dificultades de aprendizaje más comunes en el aula» formacion.intef.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  3. (Gaztelaniaz) «¿Qué es la discalculia?» Integratek (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  4. (Gaztelaniaz) «¿Qué es? | Discalculia» descargas.pntic.mec.es (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).
  5. (Gaztelaniaz) «Ejercicios de Matemáticas» www.ematematicas.net (Noiz kontsultatua: 2020-12-16).

Bibliografia

  • Adams & Hitch (1997). "Working memory and children's mental addition". Journal of Experimental Child Psychology, 67, 21-38.
  • Geary (1993). "Mathematical disabilities: cognition, neuropsychological and genetic components". Psychological Bulletin, 114, 345-362.
  • Butterworth, Brian.. (2004). Dyscalculia guidance : helping pupils with specific learning difficulties in maths. NferNelson Pub. Co ISBN 0-7087-1152-9. PMC 56974589. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).)
  • Chinn, Stephen J.. (2004). The trouble with maths : a practical guide to helping learners with numeracy difficulties. RoutledgeFalmer ISBN 0-415-32498-X. PMC 53186668. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).)
  • Attwood, Tony.. (2002). Dyscalculia in schools : what it is and what you can do. Multisensory Maths at First and Best in Education ISBN 1-86083-614-3. PMC 54991398. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).)
  • Abeel, Samantha, 1977-. (2003). My thirteenth winter : a memoir. Orchard Books ISBN 0-439-33904-9. PMC 51536704. (Noiz kontsultatua: 2020-12-15).).

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Diskalkulia pedagogia.
  • (Gaztelaniaz) Diskalkulia.
  • (Gaztelaniaz) Diskalkulia.[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz) Josep M. Serra Grabulosa: Detección e intervención de la discalculia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q742672
  • Commonscat Multimedia: Dyscalculia / Q742672

  • Identifikadoreak
  • BNE: XX539038
  • BNF: 122925773 (data)
  • GND: 4177169-2
  • LCCN: sh85000308
  • NKC: ph119665
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • DOID: DOID:12568
  • CIE-9: 315.1
  • ICPC-2: P24
  • MedlinePlus: 001534
  • MeSH: D060705
  • Wd Datuak: Q742672
  • Commonscat Multimedia: Dyscalculia / Q742672