Dyedefra

Dyedefra

Irudi gehiago
Faraoi

K.a. 2580 - K.a. 2570
← Keops - Kefren →
Bizitza
JaiotzaK.a. 2610(e)ko hamarkada
HerrialdeaAntzinako Egipto
Egiptoko Antzinako Inperioa
HeriotzaK.a. 2558 (42/52 urte)
Hobiratze lekuaAbu Rawash
Familia
AitaKeops
AmaMeritites I
Ezkontidea(k)Hetepheres II.a
Khentetka (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Baefra
    Baka (en) Itzuli
    Neferhetepes (en) Itzuli
    Setka (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Hetepheres II.a
    Dyedefhor
LeinuaEgiptoko IV. dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria

Find a Grave: 42711921 Edit the value on Wikidata

Dyedefra, Egiptoko IV. dinastiako hirugarren faraoia izan zen, K.a. 2556tik K.a. 2547 arte gobernatu zuen, Jürgen von Beckerathen arabera.

Dyedefra bezala aipatzen da Abidoseko eta Saqqarako Errege Zerrendetan. Turingo Errege Kanonak, Dyedefrak zortzi urteko erregealdia izan zuela dio, bere izena irakurrezina den arren.

Sexto Julio Afrikanoren arabera, Manetonek Ratoises deitzen zuen, eta 25 urteko erregealdia eman zion. Bere erregealdiko datarik berantiarrena, hamaikagarren abere errolda da. Honek, Dyedefrak, behintzat 21 urteko erregealdia izan zuela esan nahi du, abere erroldak bi urtetik behin egiten baziren.

Keopsen seme eta oinordekoa izan zen. Bere arrebaorde Hetepheres II.arekin ezkondu zen, beharbada beharrezko izango zena, bere tronuratzea legitimatzeko bere ama Keopsen bigarren mailako emazteetako bat baldin bazen. Beste emazte bat ere izan zuen, Jentetenka izenekoa, honekin, gutxienez, hiru seme izan zituelarik: Setka, Baka eta Hernet, baita alaba bat ere, Neferhetepes.

Dinastia honetako faraoien artean, Ra jainkoaren izena bere tronu izenaren zati bezala erabili zuen lehena izan zen, honek, hazi eta hazi zihoan Raren gurtzaren ospea adieraziko lukeelarik, baita jainko honen kleroaren hazi eta hazi ari zen eragina ere.

Bere garaiko testigutzak

Dyedefraren Abu Roasheko piramidearen hondakinak

Bere piramidea, gaur egun hondakinetan dagoena, Abu Roashen eraikitzea agindu zuen, Gizatik zortzi kilometro iparraldera, Menfiseko nekropoliaren iparraldereneko zatian.

  • Erregearen estatua baten burua, kuartzitaz egina, Abu Roashen aurkitua (egun Louvren.
  • Erregearen estatua baten burua, Abu Roashen (New Yorkeko Arte Museo Metropoliarra 249)
  • Erregearen izena daraman erliebe txatala, UC14305 (Petrie Museoa)

Honako hauetan aipatzen da:

  • Nisutpunecherren hilobian, Giza (Sethe)
  • Idazkun bat, Uadi Hammamaten


Aurrekoa
Keops
Egiptoko faraoia
Egiptoko IV. dinastia
Ondorengoa
Kefren
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q209397
  • Commonscat Multimedia: Djedefra / Q209397

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 171737853
  • ISNI: 0000000120712185
  • GND: 12316012X
  • LCCN: no2011093990
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q209397
  • Commonscat Multimedia: Djedefra / Q209397