Espezie inbaditzaile

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Nola iristen dira espezie inbaditzaileak ekosistema berrietara?

Espezie inbaditzailea (edo espezie exotiko inbaditzailea) jatorrizkoa ez den ekosistema batean sartu eta bertako oreka ekologikoa suntsitzen duen espezieari deritzo. Hau da, espezie bat hona etorri eta bertan hazteko kapaz bada, naturalizatu egin dela diogu, baina behin bertako landare eta animalientzako kaltegarria baldin bada, inbaditzaile deitzen zaio[1].

Oro har, inbaditzaile biologikoak azkar hazi eta ugalketa-ziklo laburrak dituzten espezieak izaten dira. Aldi berean, ingurune askotan bizitzeko gaitasuna dute, habitatari ez baitiote bizi-baldintza zorrotzik eskatzen. Espezie inbaditzaileak erruz ugaldu eta modu ezin hobean egokitzen dira bizileku berrira eta, askotan, harrera-ekosistemako jatorrizko espezieak arriskuan jartzen dituzte. Halako inbasioak, munduko biodibertsitatea gordetzeko arazo larria izateaz gain, konponbide zaila izaten dute.

Adibideak

Espezie inbaditzaile mota asko daude:

  • Onddoak,
  • Algak,
  • Landareak,
  • Ornogabe ez-artropodoak,
  • Artropodo ez-krustazeoak,
  • Krustazeoak,
  • Arrainak,
  • Anfibioak,
  • Narrastiak,
  • Hegaztiak,
  • Ugaztunak,
  • ···

Esaterako:

Animalia inbaditzaileak

Animalia inbaditzaile asko daude gure inguruetan, esaterako:

Landare inbaditzaileak

Landare inbaditzaile asko daude gure inguruetan, esaterako:

Erreferentziak

  1. Otamendi, Xabier. (2010-12-08). «Inbasioari aurre egin nahian» Berria.[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Zientzia.net[Betiko hautsitako esteka] Artikulua: Alien, benetako bertsioak
  • Zientzia.net[Betiko hautsitako esteka] Artikulua: Adi, hemen ditugu!
  • Zientzia.net[Betiko hautsitako esteka] Artikulua: Etxean uso, kanpoan otso
  • (Gaztelaniaz) Ministerio para la transición ecológica. Catalogo de especies invasoras.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q183368
  • Commonscat Multimedia: Invasive species / Q183368

  • Identifikadoreak
  • NDL: 01049896
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q183368
  • Commonscat Multimedia: Invasive species / Q183368