Etxano

Ez nahasi Etxanorekin, Orbaibarreko herri hustua.
Etxano
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Bizkaia
UdalerriaZornotza
Administrazioa
Posta kodea
INE kodea
Geografia
Koordenatuak43°13′34″N 2°42′45″W / 43.2261°N 2.7125°W / 43.2261; -2.7125
Demografia
Biztanleria226 (2022: Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea Espresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat)

Etxano Zornotzako ekialdean dagoen baserri-auzoa da, antzinean herri garrantzitsua izandakoa eta 1950eko hamarkada arte udaletxe propioa eduki izan duena. Horren lekuko udalerriaren izen ofiziala da, Amorebieta-Etxano alegia. Bestela, XX. mendearen hasieran "auzo-ikastola" bat sortu zuten bertan.

2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 226 biztanle ditu.

Auzuneak

  • Alakao
  • Altzibarra
  • Arrinda
  • Dudea
  • Epaltza

Historia

Erdi Aroan hainbat oinetxe eta etxe armarridunak eraiki zituzten: Larrea (877. urtekoa), Alzaibar, Aretxaga, Belaustegi eta Nafarroa. Azken honetan Bizkaiko Jaurerria eta Nafarroako Erresumaren arteko mugarria egon zen 1150 arte. Bestela, Etxano elizateak 30. eserleku eta botoa eduki zuen Bizkaiko Batzar Nagusietan.

Parrokia eliza, Andra Mariarena, X. mendean eraiki eta XVI.enean berreraiki eta handitu zuten. Elizaz gain, Etxanon bost baseliza zeuden: Santa Luzia, San Joan Bataiatzailea, San Bartolome, San Andolin eta Bizkargiko Kurutze Santuarena, bai eta 1712an egindako komentu bat ere.

Etxanotar ospetsuak

Demografia eta biztanleria

Etxanoko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
207 211 218 220 217 219 239 226

Jaiak eta ospakizunak

Etxanoko jaiak tradizioz abuztuaren 15eko Ama Birjinaren Jasokundearen omenez ospatzen dituzte.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Etxano Auñamendiko entziklopedian
  • (Gaztelaniaz) Etxano 1842tik aurrerako erroldetan udalerrietako datuak jasotzen dituen webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12257355
  • Commonscat Multimedia: Etxano / Q12257355

  • Lekuak
  • INE: 48003000700
  • Wd Datuak: Q12257355
  • Commonscat Multimedia: Etxano / Q12257355


Zornotza Zornotzako auzoak Zornotza

Aldana · Arazotza · Astepe · Autzagana · Berna · Bernagoitia · Boroa · Dudea · Elgezabal · Etxano · Euba · Larrea (Larra) · Leginetxe · Montorra · Oromiño

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa