Eubako geltokia
Euba | |||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||
![]() | |||||||||||||||
Lineak | |||||||||||||||
| |||||||||||||||
Kokapena | |||||||||||||||
Helbidea | Euba auzoa, 20; 48290 | ||||||||||||||
Udalerria | Zornotza, ![]() | ||||||||||||||
Geltokiaren datuak | |||||||||||||||
Kodea | EB | ||||||||||||||
Gunea | 3. gunea | ||||||||||||||
Irekiera | 2008 | ||||||||||||||
Irisgarria | ![]() | ||||||||||||||
Zerbitzuak | ![]() ![]() ![]() ![]() | ||||||||||||||
Nasak | 2 | ||||||||||||||
Trenbideak | 2 | ||||||||||||||
Jabea | Euskal Trenbide Sarea | ||||||||||||||
Eragilea | Eusko Trenbideak | ||||||||||||||
Garraio zerbitzuak | |||||||||||||||
EuskoTren | ![]() ![]() |
Euba Euskotren Trena eragilearen E1 eta 1D lineei dagokien lurgaineko geltokia da, Zornotza udalerriko izen bereko auzoan kokatuta dagoena. 2008an ireki zen, eta Bizkaiko Garraio Partzuergoaren 3. tarifa-gunearen barruan dago.
Sarbideak
Geltokiak sarbide bakarra du, kaleko kotan. Geltoki barruan trenbideen arteko komunikazioa egiteko eskailera zein igogailuak daude, irisgarritasuna bermatuz.
Euba auzoa, 20
Geltoki berria
2005ean Euskal Trenbide Sareak Zornotza - Traña-Matiena tarteko trenbidea bikoizteko lanak hastearekin batera, Durango Proiektua izenez ezaguna, Eubako geltoki berria eraikitzen hasi zen.[1] 2008an geltoki berria ireki zen.
Geltokiak bi nasa ditu, bata zentrala eta bestea albokoa. Nasen arteko komunikazioa trenbidearen gainetik eraiki den estalitako pasabidetik egiten da, eskaileraz zein igogailuz hornitutakoa.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Trenbide Sarea. «Memoria 2005» (PDF) (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).[Betiko hautsitako esteka]
Ikus, gainera
- Euba
- Zornotza
- E1 linea (Euskotren)
- 1D linea (Euskotren)
- Euskotren Trena
- Eusko Trenbideak
Kanpo estekak
- Euskotrenen webgunea
Datuak: Q12257385