Europako hizkuntzak europar geografian eta kulturan kokatuta dauden komunitate ezberdinek egunero hitz egiten dituzten hizkuntzak dira.
Arlo hauen ikerketa, euren garapen historikoa, baldintza soziolinguistikoak eta beste ezaugarri batzuek eurohizkuntzalaritza izeneko ikerketa-alorra osatzen dute.
Europako hizkuntza gehienek arbaso berak dituzte eta indoeuropar hizkuntzen familia osatzen dute.
Europako Kontseiluak, Bielorrusia izan ezik Europako beste estatu guztiek parte hartzen duten erakundeak, Europako hizkuntza guztiak bultzatzen ditu, batez ere eskualdeetako hizkuntzak eta hizkuntza txikiak, Hizkuntza Gutxituen Europako Gutuna nazioarteko itunaren bidez. Bertan sinatu duten estatuek hizkuntza txikiak babestu behar dituzte, zein gradutan babesten dituzten adieraziz.
Alfabetoa
Europako hizkuntza nazionaletan erabilitako alfabetoa: alfabeto grekoa alfabeto grekoa & alfabeto latinoa alfabeto latinoa alfabeto latinoa & alfabeto zirilikoa alfabeto zirilikoa alfabeto georgiarra alfabeto armeniarra1900 inguruan, Europako ohiko alfabetoak: alfabeto latinoa: Fraktur aldaera alfabeto latinoa: Antiqua aldaera alfabeto zirilikoa alfabeto grekoa alfabeto arabiarra Kalmyk–alfabeto mongoliarra
Europako hizkuntza familiak
Europan hizkuntza famili ugari daude. Batzuk indoeuropar hizkuntzak dira eta besteak indoeuroparrak ez direnak[1]: