Ezkutu

Artikulu hau arma babesgarriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ezkutu (argipena)».
Alemaniako Thorsberg Moor-en topaturiko bi egurrezko ezkutu (K.o. III. mendekoak). Erdian metalezko unboa du.
Polizia ezkutua

Ezkutua ezkerreko besoan eramaten zen arma babesgarri bat da[1]. Ezagutzen ditugun antzinakoenak Sumerrekoak (K.a. III. milurtekoak) dira eta mendebaldean XVII. mendera arte erabili zituzten, orduan su-armen hedapenak zaharkituta utzi baitzituen.

Arkeologian, ezkutuaren erdain jarri ohi zen metalezko errefortzua aurkitu ohi da. Borobila izaten zen, unbo[2] izena ematen zaio egungo arkeologian eta bere formagatik edo dekorazioagatik informazio asko eman dezake. Ezkutuak material organikoez egina izaten zirenez, eta gehientsuenetan ez dira dira gorde, baina unbo metalez egina zegoenean, errazago kontserbatu da.

Motak

  • Adarga: larruzko ezkutu obalatua.
  • Aspis: greziar hoplitek erabilia.
  • Brokel: metalezko ezkutu txikia.
  • Klipeo: greziar eta erromatarrek erabilitako ezkutu handia.
  • Erredola: metalezko ezkutu biribila.
  • Targe: Eskoziakoa.
  • Scutum: erromatar legionarioek erabilia.
  • Caetra: Iberiar penintsulako ezkutu borobila eta txikia.

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. Gil, Eliseo. (1986). «San Miguel de Atxa (Gasteiz, Araba)» Arkeoikuska (Eusko Jaurlaritza): 26..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q131559
  • Commonscat Multimedia: Shields / Q131559

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11978501z (data)
  • GND: 4179600-7
  • LCCN: sh85121403
  • NKC: ph1133334
  • AAT: 300036869
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q131559
  • Commonscat Multimedia: Shields / Q131559