GNOME

 GNOME
Jatorria
Sorrera-urtea1997
Argitaratze-data1999
Mugimenduasoftware librearen mugimendua
Azken bertsioa46.1
Ezaugarriak
Programazio-lengoaiaC, C++, C Sharp, HTML, JavaScript, Vala (en) Itzuli, Perl eta Python
Irakur dezakeGNU/Linux eta BSD
GUI tresnakGTK
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaGNU General Public License, version 2.0 or later (en) Itzuli, GNU General Public License, GNU Lesser General Public License eta GPLv2
Ekoizpena
GaratzaileaGNOME Foundation (en) Itzuli, The GNOME Project (en) Itzuli eta GNU Project (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazBai[1]

www.gnome.org
Twitter: gnome Mastodon: gnome@floss.social Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://gitlab.gnome.org/GNOME

GNOME (GNU Network Object Model Environment) ordenagailuentzako mahaigain ingurune bat da UNIX eta UNIX-moduko sistementzat. GNU Proiektuaren mahaigain ofiziala da.

Jatorria

GNOME proiektua 1997 Abuztuan hasi zen, Miguel de Icaza eta Federico Mena GNU/Linux sistema eragileari mahaigain libre bat emateko asmoz.

Hasieran, erabiltzaile ez-teknikoentzat alternatiba bakarra KDE zen. KDE-k Trolltech-en QT behar du -- ez zuen software librearen lizentzirik erabiltzen eta ez zen GPL-rekin konpatiblea. Arazo hau QT Q Public Licence lizentzia erabiltzen konpondu zen ia -- software libre lizentzia bat, baina oraindik GPL-rekin inkonpatiblea; baina ondoren QT GPL - QPL lizentziapeetan ateratzen konpondu zen. Lizentzia aldaketa honek oraindik zeinbait arazo sortze zituen jendearengan, GPLek kodearen estekaketari zeinbait muga jartzen dizkiolako.

Qt-ren ordez, GTK (GTK+) erabiltzea aukeratu zen GNOME mahaigainerako. GTK+-ak LGPL lizentzia erabiltzen du, software librerako lizentzia bat. Honek softwarea estekatzeko baimena du, eta ondozioz softwarea edozein lizentziapean atera daiteke. GNOME mahaigainaren liburutegiak LGPL lizentziapean daude, eta aplikazioak GPL lizentziapean.

GNOME mahaigaina C-n idatzia dago. Beste hainbat programazio lenguairako loturak eskuragarri daude, eta ondorioz GNOMErako aplikazioak beste lenguai batzuetan idatzi daitezke, adibidez: C++, Java, Ruby, C#, Python, Perl eta beste zenbait.

Helburua

GNOMEren webgunearen arabera,

GNOME proiektuak bi gauza eskeintzen ditu: GNOME mahaigain ingurunea, erabiltzaileentzat erakargarria eta intuitiboa eta garatzaileentzat, mahahibainarekin integratuko den aplikazioak idazteko tresneria.

GNOME mahaigainak sinpletasuna, gauzak beraien funtzioak betetzen eta erabilgarritasunean ezartzen du enfasia. Ondorioz, bi gauza behar dira GNOMEren garapenean:

  • Erabilgarritasuna — edozeinek erabil ditzazkeen aplikazioak sortuz, erabiltzailearen ezintasuna edo ezagupen eza arazoa izan gabe.
  • Internazionalizazioa — mahaigaina eta aplikazioak ahal diren hizkuntza gehienetan eskeini.

Antolakuntza

Beste software libre gehienak bezala GNOME proiektua gutxi gorabehera antolatua dago. GNOMEren garapena hainbat posta zerrendetan egiten da eta mundu guztiari irekiak dira. 2000ko abuztuan GNOME Fundazioa sortu zen lan ezberdinak garatzeko: lan administratiboak, prentsa lanak eta GNOMErentzat softwarea garatu nahi duten enpresentzat kontaktua.

Plataformak

Hasiera batean GNU/Linux-entzat mahaigain bat zen, baina egun GNOME UNIX-moduko (*BSD ezberdinetan, AIX, IRIX, HP-UX) sistema gehienetan funtzionatzen du, aipagarria Sun Microsystemsek bere Solaris plataformarentzat mahaigain estandarra bihurtu duela, CDEren ordez. Sun Microsystems-ek gainera mahaigain merkatuan sartu da Java Desktop System izena duen produktu batekin — SuSE Linux sistema bat GNOME mahaigain batekin. Hauetaz gain GNOMEren moldaketa bat dago Cygwin-entzat, Microsoft Windowspean erabiltzea ahalbidetuz. GNOME gainera hainbat Linux LiveCDtan dago — hauek ordenagailua abiaratzen dute zuzenean disko konpaktu batetik edo unitate aldagarri batetik ordenagailuan dagoen informazio eta sistema eragiliea ikutu gabe.

Arkitektura

GNOME mahaigaina hainbat proiektu ezberdinetan oinarritzen da. Hemen nagusienetako batzuk:

  • ATK —
  • Bonobo
  • GObject —
  • GConf — aplikazioen ezarpenak gordetzeko.
  • GNOME VFS — fitxategi sistema birtuala.
  • GNOME Keyring — segurtasun sistema.
  • GNOME Print — GNOMEren aplikazioetatik dokukmentuak inprimatzeko.
  • GStreamer — a multimedia framework for GNOME applications.
  • GTK+
  • Cairo — 2D grafikoentzako liburutegi sofistikatua.
  • Human Interface Guidelines —
  • LibXML — GNOMErako diseinatutako XML liburutegia.
  • ORBit —
  • Pango —
  • Metacity — leiho kudeatzailea.

GNOMEren aplikazio nagusiak

Ikusi GNOMEren aplikazio zerrenda zerrenda zabalago batentzat. GNOMEn oinarritutako programa nagusiak honakoak dira:

Bertsioak

GNOME proiektua eratzen duten zati guztiek (ikusi Arkitektura) bere bertsioa eta irtetze data dute. Hala ere, modulu ezberdinak mantentzen dituzten pertsonek beraien lanak koordinatzen dituzte GNOMEren bertsio egonkor bat 6 hilabetero ateratzeko. Azpiko taulan bertsio ezberdinen ateratze datak agertzen dira. Frogatzaile eta garatzaileentzako egindako bertsio ezengokorrak edo bug/akatsak konpontzeko bertsioak ez dira agertzen.

Bertsioa Data Informazioa
  Abuztua 1997 GNOME garapenaz berri ematen da
1.0 Martxoa 1999 GNOMEren lehengo bertsio handia
1.0.53 Urria 1999 "October"
1.2 Maiatza 2000 "Bongo"
1.4 Apirila 2001 "Tranquility"
2.0 Ekaina 2002 GTK2 oinarritutako bertsio nagusia. HIGera sarrera
2.2 Otsaila 2003 Multimedia eta fitxategi kudeatzailean hobekuntzak
2.4 Iraila 2003 Epiphany web nabigatzailea, erabilgarritasun tresnak
2.6 Martxoa 2004 Fitxategi kudeatzailea "spatial" moduan, fitxategi aukeraketa elkarrizekta berria
2.8 Iraila 2004 Biltegiratze aldakorren euskarri hobea, Evolution-en sarrera.
2.10 Martxoa 2005 Menuen estandarizazioa.
2.12 Iraila 2005 Hobekuntzak Nautilusen, hobekuntzak programen arteko moztu/itsatsian eta freedeskop.org-en integrazioa. Programa berriak: Evince PDF bisorea, menu editorea eta administrazio erramientak. GTK 2.8an oinarrituta, Cairo liburutegi bektorial grafikoarekin.
2.14 Martxoa 2006 Performantzia hobekuntzak. Gehitu: Ekiga bideo konferentzia aplikazioa; Deskbar bilaketa tresna; Pessulus blokeo editorea; erabiltzaile aldaketa azkarra; Sabayon sistema administrazio tresna.
2.16 Iraila 2006 Performantzia hobekuntzak. Gehitu: Tomboy ohar aplikazioa; Baobab disko erabilera aztertzailea; Orca pantaila irakurlea; Totem-en hobekuntzak, Nautilus and GNOME Power Manager; composizio euskarria Metacity-n; ikono gai berria. GTK+ 2.10 bertsioan oinarritua, inprimatze elkarrizketa berriarekin.
2.18 Martxoa 2007 Performantzia hobekuntzak. Gehitu: Seahorse GPG segurtasun aplikazioa, posta eta fitxategi lokalen zifratzea ahalbidetzeko; Baobab disko erabilera aztertzailea hobetu; Orca pantaila irakurlea; hobekuntzak Evince-ri, Epiphany eta GNOME Power Manager eta bolumen kontrolari-i; bi joko berri, GNOME Sudoku eta glchess. MP3 eta AAC audio kodeaketa.

Ikus, gainera

  • X11
  • Freedesktop.org
  • Linux-en dokumentazio proiektua
  • GNOME LiveCDak:
    • Gnoppix
    • Morphix
    • Ubuntu Linux
  • Soft libreen pakete zerrenda
  • Unix programen zerrenda

Kanpo estekak

Gune ofizialak

  • GNOMEren webgune ofiziala
  • Ikasi GNOME erabiltzen
  • GNOME Fundazioa
  • GNOMEren Dokumentazio Proiektua

GNOMEren bertsioak

  • Bertsio berrien kaleratzeen iragarkiak 1.0.53, 1.2, 1.4,
  • Bertsio ezberdinen hasiera orriak 2.0, 2.2, 2.4, 2.6, 2.8

Beste lotura batzuk

  • GnomeFiles — GNOME/GTK+ Software Errepositorioa
  • GNOMEren berriak
  • GNOME proiektuaren historia Miguel de Icaza-k idatzia
  • GNOME erabiltzen: GNOMEren wiki gida bat
  • GFiles — GNOME Software Errepositorioa


Erreferentziak

  1. «GNOME euskaraz - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-05-25).


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q44316
  • Commonscat Multimedia: GNOME / Q44316

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 9166060320980322013
  • GND: 4590007-3
  • LCCN: no2022097004
  • Wd Datuak: Q44316
  • Commonscat Multimedia: GNOME / Q44316


GNU Proiektua

Historia: GNU Manifesto • GNU ProiektuaFree Software Foundation (FSF) •Software librearen historia
GNU lizentziak: GNU General Public License (GPL)GNU Lesser General Public License (LGPL)GNU Free Documentation License (FDL)
Softwarea: GNU sistema eragilea • bashGNU Compiler CollectionEmacs • GNU C Library • Coreutils • GNU build system • GNUren beste pakete eta programak
Hizlariak: Robert J. Chassell • Loïc Dachary • Ricardo Galli • Georg C. F. Greve • Federico Heinz • Bradley M. Kuhn • Eben Moglen • Richard Stallman • Len Tower