Hiru Arroilak

Hiru Arroilak
Motaarroila
Geografia
Map
Koordenatuak31°02′34″N 109°33′41″E / 31.042777777778°N 109.56138888889°E / 31.042777777778; 109.56138888889
MendikateaQ1519085 Itzuli
Leku geografikoaIbai Urdina
Qutang arroila (1999an, urtegia eraiki aurretik)

Hiru Arroilak (txinera sinplifikatuz: 三峡; pinyinez: Sānxiá) Yangzi ibaiko elkarren ondoko hiru arroila dira, Txinako paisaia azpitropikal ezaguna osatzen dutenak. Hiru Arroilek hartzen duten ibaiaren tartea 311 km luze da eta Chongqing udal-probintziako Baidichengen hasi eta Yichang hiriko Nanjing pasabidean amaitzen da. Hauek dira hiru arroilak:

  • Qutang arroila (txinera sinplifikatuz: 瞿塘峡; pinyinez: Qūtáng Xiá)
  • Wu arroila (txinera sinplifikatuz: 巫峡; pinyinez: Wū Xiá) edo, batzuetan, Arroila handia (txinera sinplifikatuz: 大峡; pinyinez: Dà Xiá)
  • Xiling arroila (txinera sinplifikatuz: 西陵峡; pinyinez: Xīlíng Xiá)

Hiru Arroiletako urtegia

Sakontzeko, irakurri: «Hiru Arroiletako urtegia»

Hiru Arroiletako urtegia, Sāndòupíng izeneko toki batean eraiki zen, Xiling arroilaren erdi-erdian. Urtegia 2006ko udan osatu zen, eta uraren maila oso azkar iritsi zen 110 metroko gehienezko mailara. Proiektua 2008ko amaieran osatu zuten, ontzi-igogailua urte batzuetara amaitu bazen arren.

Urtegiak eragin izugarria izan dute eskualdeko ekologian eta biztanleengan, besteak beste hiri eta herrien birkokatze masiboa ekarri baitu. Goiko ur mailak Hiru Arroiletako paisaia aldatu du: ibaia zabalagoa du eta mendiek txikiagoak dirudite, nahiz eta amildegien bista ikusgarriak eskaintzen jarraitzen duten.

Ibaiaren zabalera eta sakonera handitzeak itsasontzi handiagoak igarotzeko aukera ematen du haitzarteetan zehar, eta era guztietako ibaiketa nabarmen handitu da, ibai-bidaiak barne.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q673287
  • Commonscat Multimedia: Three Gorges / Q673287

  • Identifikadoreak
  • LCCN: sh85148992
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q673287
  • Commonscat Multimedia: Three Gorges / Q673287