Ipatiev Etxea

Ipatiev Etxea
Дом Ипатьева
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Sverdlovsk oblasta
Errusiaren banaketa administratiboaYekaterinburg Municipality
Hiri handienJekaterinburg
Koordenatuak56°50′39″N 60°36′35″E / 56.84417°N 60.60972°E / 56.84417; 60.60972
Map
Historia eta erabilera
Romanov familiaren hilketa
Suntsipena1977
Arkitektura
EstiloaEclectic architecture in Russia (en) Itzuli
Russian Revival architecture (en) Itzuli
Art Nouveaua
Solairuak3
Ondarea

Ipatiev Etxea (errusieraz: Дом Ипатьева) Errusiako Jekaterinburg hirian zegoen eraikina zen. Etxea Nikolai Ipatiev bertako merkatariarena zen. Baina etxearen ospea gertaera odoltsu batzuen ondorioa da. 1918ko uztailaren 17an, bertan, Errusiar Iraultzaren urte bete pasa ondoren, atxilotuta zegoen Errusiako tsarraren familia eta tsar bera erailak izan ziren.[1] Etxea, nahiz eta Monumentu Nazionala izan, Iraultzaren 60. urtemuga ospatzeko, suntsituta izan zen, 1977an, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Politburoren aginduz. 2000tik 2003ra etxea zegoen tokian eliza ortodoxo bat altxatu zen, Odolaren gaineko eliza. Kasualki, Romanov dinastiak Kostromako Ipatiev monasterioan tronua eskuratu zuen.

Ezaugarriak

Etxea 1880. hamarkadan altxatu zen. Lehenengo jabea I.I. Redikortsev funtzionarioa izan zen. Bi solairuko harrizko etxetzarra zen, hiriko leku ederrenetariko batean. 1898an, Redikortsevek I. G. Sharaviev aberatsari saldu zion. 1908an Nikolai Nikolaevich Ipatiev ingeniariak erosi zuen. Etxea Romanov familiaren espetxea bihurtu zenean bi hesiekin babestu zen, batez ere kaletik barrualdea ez ikusteko.

Hildakoak

Etxean Nikolas II.a Errusiakoa, tsarra, Alexandra Feodorovna emaztea, haien bost seme-alaba (Olga, Maria, Anastasia, Aleksei eta Tatiana) eta lau zerbitzari, tartean familiaren medikua. Hiltzaileak hauek izan ziren: Yakov Yurovsky, G. P. Nikulin, M. A. Medvedev (Kudrin), Peter Ermakov, S. P. Vaganov, A. G. Kabanov, P. S. Medvedev, V. N. Netrebin eta Y. M. Tselms. Hiru letoniar ere zeuden taldean baina haiek ekintzan ez zuten parte hartu nahi izan. Hilketa etxearen soto batean burutu zen; dirudienez familiari beste leku seguruago eraman baino lehen argazkia egin behar zitzaion eta orduan hilaraztea burutu zen.[2]

Iruditegia

  • Yakov Yurovsky eta Grigori Nikulin-en gela; haiek izan ziren familia hil zutenak.
    Yakov Yurovsky eta Grigori Nikulin-en gela; haiek izan ziren familia hil zutenak.
  • Printsen gela hilketak gertatu ondoren.
    Printsen gela hilketak gertatu ondoren.
  • Tsarren, tsarinaren eta seme nagusiaren gela.
    Tsarren, tsarinaren eta seme nagusiaren gela.
  • Sotoaren irudia; hormako zuloak balak aurkitzeko egin ziren.
    Sotoaren irudia; hormako zuloak balak aurkitzeko egin ziren.
  • Etxeko pasilua.
    Etxeko pasilua.

Erreferentziak

  1. Encyclopædia Britannica, 13. liburuki, 70 or., Macropaedia 1983
  2. https://magazines.gorky.media/ural/2003/8/konecz-poslednego-svidetelya.html

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Ipatiev Etxeari buruzko webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1381934
  • Commonscat Multimedia: Ipatiev’s Mansion / Q1381934

  • Wd Datuak: Q1381934
  • Commonscat Multimedia: Ipatiev’s Mansion / Q1381934