Irlandako futbol selekzio nazionala Herrialdea Irlandako ErrepublikaIzengoitia Na buachaillí i glas (Berdezko mutilak)Elkartea Football Association of Ireland (en) Selekzionadorea Stephen KennyKapitaina David Meyler (en) Goleatzailea Robbie Keane (68) FIFA kodea IRL FIFA sailkapena 47 Historiala Lehen partida Irlanda 1 - 0 Bulgaria Colombes, Frantzia, 1924ko maiatzaren 28aEmaitzarik onena Irlanda 8 - 0 Malta Dublin, 1983ko azaroaren 16aEmaitzarik okerrena Brasil 7 - 0 Irlanda Uberlândia , Brasil, 1982ko maiatzaren 27aParte-hartzailea
Irlandako futbol selekzio nazionala herrialde hartako ordezkaria da. 1924ko Olinpiar Jokoetan parte hatu zuen, nazioarteko mailan lehenengo aldia zena.
Dublingo Aviva Stadiumean jokatzen ditu etxeko partidak.
Ibilbidea Munduko Futbol Txapelketan Irlandar selekzioak hirutan jokatu du Munduko Futbol Txapelketaren azken fasea: 1990ean inoizko posturik hoberena eskuratu zuten, 7.a alegia, final-laurdenetara iritsita. 1994an 15.a eta 2002an 12.a gelditu zen, final-zortzirenetara heldu ostean.
Europako Futbol Txapelketan Bestela, Europako Futbol Txapelketan hirutan hartu du parte, 1988an , 2012an eta 2016an . Lehenengoan ez zuen aurrera egin lehenengo fasetik, baina 5. postua eskuratu zuen azkenean, ez sailkatutakoen artean puntu gehien eskuratu zuena izanda.
2016an final zortzirenetara iritsi zen.
Ibilbidea Urtea Munduko Txapelketa 1930- 1986 ez zen sailkatu 1990 8.a 1994 15.a 1998 ez zen sailkatu 2002 12.a 2006- 2018 ez zen sailkatu
Urtea Europako Txapelketa 1960- 1984 ez zen sailkatu 1988 5.a 1992- 2008 ez zen sailkatu 2012 16.a 2016 15.a 2020 ez zen sailkatu
Uniformea (sailk ) - Ez zen sailkatu Jokalari aipagarrienak Robbie Keane da golegile nagusia eta partida gehien jokatu dituena. Robbie Keane da parte hartze gehien izan dituen jokalaria eta baita gol gehien sartu dituena ere. Beste jokalari ezagun batzuk John Aldridge , Tony Cascarino , Steve Staunton , Robbie Keane eta Michael Robinson dira.
2020ko urriaren 11n eguneratua.
Parte hartzeak Jokalaria Parte hartzeak Urteak 1 Robbie Keane 146 1998-2016 2 Shay Given 134 1996-2016 3 John O'Shea 118 2001-2018 4 Kevin Kilbane 110 1997-2011 5 Steve Staunton 102 1988-2002 6 Damien Duff 100 1998-2012 7 Aiden McGeady 93 2004–2017 8 Niall Quinn 91 1986–2002 Glenn Whelan 91 2008–2019 10 Tony Cascarino 88 1985–2000
Goleatzaileak Euskal Herriko selekzioaren aurkako partidak Kanpo estekak (Ingelesez) "Football Association of Ireland"