Joanes Zuhigaraitxipi

Joanes Zuhigaraitxipi
Joanes Suhigaraitxipiren irudikapena, egilea: Pablo Tillac (1880-1969).
Bizitza
JaiotzaHendaia, ?
Herrialdea Lapurdi, Euskal Herria
HeriotzaTernua, 1694 (44/54 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkortsarioa
Zerbitzu militarra
Graduakapitain
Parte hartutako gatazkakBederatzi Urteko Gerra

Joanes Zuhigaraitxipi (Hendaia, 1640 (1646?)- Saint john's, Ternua, 1694ko irailaren 10), frantsesez Joannis de Suhigaraychipy, eta ezizenez Le Coursic (euskaraz "Kortsario txikia") XVII. mendeko kortsario euskalduna izan zen. Sei urtetan ehundik gora itsasontzi nederlandar eta espainiar harrapatu zituen Frantziako erregeren patentearekin.[1]

Hainbat idazlek eta ikerlarik baionarra zela zabaldu duten arren, Édouard Ducéré (1849-1910) baionar liburuzain, artxibozain eta historialari ospetsuak ongi frogatu zuen Zuhigaraitxipi itsasgintzari loturiko Hendaiako familia bateko semea zela.

Abizena Urruñako Zuhigaraitxipi baserritik zetorkien. Ez dezagun ahantzi 1654ra arte Hendaia Urruñako auzotegia izan zela. Gizon txipia zen, sendoa, adoretsua eta azkarra. Marinel euskaldunek izugarri maite zuten eta azkeneraino jarraitzen zioten. Txipia izateaz gain deituran ere ZuhigaraiTXIPI zuenez, Kortsario Txipia goitizenaz izan zen ezaguna (frantsesez Le Coursic).

Hainbeste itsasontzi harrapatu zituen non esaten baitzen Donibane Lohizunetik Zibururaino itsasontzi-itsasontzi joan zitekeela, ura ukitu gabe.

Bere balentriei esker titulu asko lortu zituen. Bestalde, bere trebetasunak bataila aunitzetan gailentzen lagundu zion: behin nederlandarren kontra, hauek ehun gizon galdu zituzten bitartean, Zuhigaraitxipik, ordea, soilik bost galdu zituen.

Bere hilobia Plazentzian (Ternua) dago.

Euskal literaturan

  • Maddi eta euskal piratak (Fernando Morillo). Gaumin, 2014. Gazteentzako eleberriko pertsonaia da Joanes Suhigaraitxipi.

Erreferentziak

  1. Aurkenerena, Joseba. (2015-10-13). «Joanes Zuhigaraitxipi "Kortsario txipia"» naiz: IRITZIA (Noiz kontsultatua: 2019-12-26).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • XVII. Mendea:Euskal korsaritzaren urrezko mendea[Betiko hautsitako esteka]
  • Joanes Zuhigaraitxipi, Kortsario Txipia[Betiko hautsitako esteka] Joseba Aurkenerena, Naiz
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9012116
  • Wd Datuak: Q9012116