José Clavijo y Fajardo

José Clavijo y Fajardo

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJosé Clavijo y Fajardo
JaiotzaTeguise, 1726ko maiatzaren 19a
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril, 1806ko azaroaren 3a (80 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, idazlea, liburuzaina eta itzultzailea

José Clavijo y Fajardo (Puerto Arrecife, Lanzarote, 1726ko martxoaren 19a - Madril, 1806ko azaroaren 3a) espainiar idazle eta naturalista izan zen.

Biografia

Frantzian hezi zen, eta bertan Voltairerekin, Buffonekin eta beste idazle batzuekin jarri zen harremanetan. Pierre-Augustin de Beaumarchais idazleak bere arrebarekin ezkontzeko eskatu zion, baina Clavijok uko egin zion (gertaera hau hartu zuten Goethek, Clavijo drama idazteko, eta Beaumarchaisek berak Eugenia drama ontzeko). El pensador aldizkaria sortu zuen Madrilen (1762-1767), eta Espainiako ohitura batzuen aurkako idatziak kaleratu zituen aldizkari horretan. Poesia lirikoak eta dramatikoak idatzi zituen. Madrilgo Espainiako Natura Zientzien Museo Nazionala izeneko museoko idazkaria izan zen.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1363385
  • Commonscat Multimedia: José Clavijo y Fajardo / Q1363385

  • Wd Datuak: Q1363385
  • Commonscat Multimedia: José Clavijo y Fajardo / Q1363385