Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Kako hatza
Deskribapena
Mota
stenosing tenosynovitis (en) gaixotasun genetikoa
Espezialitatea
Erreumatologia
Identifikatzaileak
GNS-10
M65.3
GNS-9
727.03
OMIM
190410
MedlinePlus
000565
eMedicine
000565
MeSH
D052582
Kako hatza eskuetan gertatu ohi den arazoa da, zeinean hatzaren mugimendua blokeatuta gertatzen den, flexioan zein estentsioan. [1] Arazoa 1850ean deskribatu zen formalki.[2]
Izena
Arazoaren izena (erdaraz doigt à ressaut edo dedo en gatillo) kaltetutako hatzak mugitzean sor daitekeen klakadarekin lotura du. Gehienetan hatz erakusleari edo erpuruari eragiten dio.
Intzidentzia
Kako hatzen intzidentzia nahikoa altua da. Emakumeek gizonezkoek baino maizago izaten dute,[3] bereziki 50 eta 60 urte arteko tartean.
Klinika
Sintoma ohikoena hatz baten blokeoa izaten da. Blokeoa gainditzeko, pazienteak indarra erabili behar izaten du, eta batzuetan beste eskuaren laguntza. Hasieran mina ager daiteke edo ez; gaixotasunak aurrera egin ahala, mina izateko aukerak handiagoak dira, eta esku ahurrera edo hatz-koskorretara zabal daiteke.
Etiologia
Zenbait arrisku faktore deskribatu dira: lesio errepikatuak, diabetesa, giltzurrunetako gaixotasunak, tiroidearen gaixotasunak eta hanturazko gaixotasun kronikoak.
Arazoaren sorreran, flexio-tendoien tendoi-zorroaren estutasuna gerta daiteke, eskuarki A1 txirrikan. Tenosinobitis estenosatzaile izena erabiltzen den arren, izen hau ez da oso egokia gutxitan aurkitzen baitira inflamazio zantzuak.
Hatz baten erabilera errepikakor eta indartsuak tendoi horrek daraman zuntzezko zorro digitalaren estutzea ekar dezakeela uste da, baina jatorri hori babesteko datu zientifiko gutxi daude; hain zuzen ere, eguneroko lanaren eta kako hatzen arteko erlazioa babesten[4] zein ukatzen[5] duen ebidentzia zientifikoa dago.
Mekanismoa ezaguna ez den arren, badirudi hatz lodiaren arazoa karpoko tunelaren sindromearen ebakuntza egin ondoren gerta daitekeela. [6] Artritis erreumatoidean ere gerta daiteke.
Diagnostikoa
Diagnostikoa, oro har, historian eta klinikan oinarrituta eman ohi da, eta beste kausa batzuk baztertu ondoren.[2]
Tratamendua
Lehen tratamendua atsedena izaten da, askotan ferula bat erabiliz. AINEak edo esteroideak ere erabili ohi dira.
Tratamendu hauek eraginkorrak ez direnean, kirurgia erraz batekin konpon daiteke, mugimendua oztopatzen ari den tendoi-zorroa askatuz. Beste prozedura kirurgiko bat: disekzio-hari bat A1 txirrikatik zehar gidatzea ekografia bidez, hura ebaki beharrik gabe askatuz. Tratamendu kirurgikoaren ostean ere, ohikoa da fisioterapia agintzea pazientearen errekuperazio bizkorragorako.