Kegon ur-jauzia

Kegon ur-jauzia
Kegon ur-jauzia.
36°44′16″N 139°30′07″E / 36.7379°N 139.502°E / 36.7379; 139.502
Garaiera1.269 m.
Altuera97 m.
Zurrustarik altuenam.
Luzera osoam.
Batez besteko
emaria
m³/s

Kegon ur-jauzia (japonieraz: 華厳滝, Kegon Taki?) Japoniako Honshu uhartearen erdialdean, Tochigi prefeturan dagoen ur-jauzia da. Chūzenji aintziraren hustubidea da eta Oshiri ibaia sortzen du. Nikkō Parke Nazionalaren barnean dago eta 1927an Japoniako "zortzi ikuspegi ederrenen" zerrendan sartu zuten.

Nantai sumendiak erupzioa egin eta labak Daiya ibaia blokeatu zuenean sortu zen. Kegon ur-jauziak 97 metrotako altuera du eta Japoniako hirugarren garaiena da. Tokiotik hubilen dagoena izanik oso turistikoa da, batez ere udazkenean. Igogailu batek turistak barreneraino jeisten ditu.

Kegonen inguruan badaude beste hamabi urjauzi txikiago ere.

Kegon ur-jauziak ospe txarra du suizidengatik, batez ere Japoniako gazteen artean (Werther efektu).[1]

Iruditegia

  • Chūzenji aintzira eta Kegon ur-jauzia.
    Chūzenji aintzira eta Kegon ur-jauzia.
  • Goitikako ikuspegia udazkenean.
    Goitikako ikuspegia udazkenean.
  • Kegon ur-jauzia neguan.
    Kegon ur-jauzia neguan.
  • Kegon ur-jauzia.
    Kegon ur-jauzia.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) Suizidio oharra

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q37580
  • Commonscat Multimedia: Kegon falls / Q37580

  • Wd Datuak: Q37580
  • Commonscat Multimedia: Kegon falls / Q37580