Kirol-federazio

Kirol-federazioa kirol-modalitate jakin bat sustatzea eta egitea helburu dituen irabazi-asmorik gabeko elkarte pribatua da, nortasun juridikoduna, kirol-elkartez, kirolariz, epailez, eta abarrez osatua. Beste funtzio batzuen artean, kirol-federazioek kirol-jarduna eta -lehiaketak sustatzen, kalifikatzen, baimentzen eta arautzen dituzte, eta diziplina-ahala dute arau-hausteak zehatzeko.[1]

Tokiko mailaren arabera, mota askotakoak izan daitezke:

  • nazioarteko kirol-federazioa (FIFA adibidez)
  • kirol-federazio nazionala edo estatu-mailako kirol-federazioa (Espainiako Futbol Federazioa adibidez)
  • lurralde-mailako kirol-federazioa edo erkidego-mailako kirol-federazioa (Nafarroako Futbol Federazioa adibidez)

Erreferentziak

  1. Euskalterm: [Kirol-zuzenbidea Hiztegia] [2018]

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2485448
  • Commonscat Multimedia: Sports governing bodies / Q2485448

  • Identifikadoreak
  • GND: 4116576-7
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 045083
  • Wd Datuak: Q2485448
  • Commonscat Multimedia: Sports governing bodies / Q2485448


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.