Kiuitxa

Kiuitxa
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaCaryophyllales
FamiliaAmaranthaceae
GeneroaAmaranthus
Espeziea Amaranthus caudatus
L.

Kiuitxa (kitxuatik: "kiwicha"), amarantoen generoko landare espezie belarkara jangarri bat da. Landarearen atal bat baino gehiago jaten da, besteak beste hostoak eta haziak, eta sarri erabiltzen da janari gisa Indian eta Hego Amerikan. Jatorriz amerikarra da.

Zurtoina 2 metro artekoa izan daiteke heldutasunean, baina zenbait aldaera txikiagoak dira. Adarrak, zilindrikoak direnak, landarearen oinarrian bertan hasi daitezke, aldaeraren arabera. Sustrai nagusia laburra da eta bigarren mailako sustraiak beherantz zuzenduta daude. Loreak zurtoin nagusian sortzen dira, eta zenbait kasutan infloreszentziek 90 zentimetro neurtzen dute. Infloreszentzien kolore gorri bizia betazianinari zor dio.

Landarea erraz moldatzen da ingurune askotara, C4 fotosintesia egiten du, azkar hazten da eta ez du mantentze lan askorik behar.

Jatorriz 1.400 eta 2.400 metro arteko garaieran hazten da, baina gaur egun beste toki askotan ere bizi da.

Badaude apaingarri izateko hazten diren antzeko beste amaranto espezie batzuk, adibidez Amaranthus cruentus.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q162791
  • Commonscat Multimedia: Amaranthus caudatus / Q162791
  • Wikispecies Espezieak: Amaranthus caudatus

  • Identifikadoreak
  • GND: 4289078-0
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 296
  • BioLib: 38738
  • Catalogue of Life: 418370
  • Dyntaxa: 220628
  • EOL: 585504
  • Fl. China: 200006980
  • GBIF: 6109611
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomydetail.aspx?id=2789
  • IPNI: 316347-2
  • ITIS: 20726
  • NCBI: 3567
  • PlantList: kew-2632762
  • W3TROPICOS: 1100004
  • USDA Plants: AMCA3
  • VASCAN: 27768
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: 2Y737E1433
  • Wd Datuak: Q162791
  • Commonscat Multimedia: Amaranthus caudatus / Q162791
  • Wikispecies Espezieak: Amaranthus caudatus


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.