Lekeitioko itsasargia

Lekeitioko itsasargia
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaLekeitio
Ur-masaIpar Ozeano Atlantikoa
Koordenatuak43°22′38″N 2°30′35″W / 43.377167°N 2.509861°W / 43.377167; -2.509861
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1862
Arkitektura
Egitura ingeniaritzaAmado Lázaro
Dimentsioak13 (altuera) m
Itsasargia
Altuera fokala46 m
Argiaren irismena17 itsas milia
Argiaren ezaugarriakL 0 3 oc 6 4 L 0 3 oc 3 0 L 0 3 oc 3 0 L 0 3 oc 6 4
Katalogoak
  • ARLHS: SPA022
  • NGA: 113-1840
  • Admiralty: D1502
Kontaktua
HelbideaAvenida Santa Catalina, 65
E-postamailto:[email protected]
Telefonoatel:+34 946-844017
Webgune ofiziala

Lekeitioko Santa Katalina itsasargia Lekeition dagoen itsasargia da, Antzoriz izeneko lurmuturrean[1][2].

Haren inguruan Santa Katalina baseliza[3] eta Antzorizko kobak daude, Santa Katalinako aztarnategi arkeologikoarekin..

Historia

1862an eraiki zuten 46 metroko altueran. 1956. urtean larrialdietarako sorgailua eta seinale akustikoak bidaltzeko turuta jarri ziren bertan, azken honek morse kodea erabiliz L letraren seinalea bidaltzen zuen 20 segundotik behin. [4]

Handik gutxira, 1975. urtean, argia ere aldatu zen, soinuaren antzera morse kodean L letra bidaltzen zuen argitik gaur eguneko argi jarraitura igaro zen.[4]

Berritze-lanen ondoren eta 2,7 milioi euroren inbertsioaren ostean, 2010eko martxoaren 26an inauguratu zen, nabigazio-teknologien interpretazio zentro modura, Otoio mendian dagoen talaiarekin batera. [5] Era honetan Euskal Herrian bisitagai dagoen lehen itsasargia bihurtu zen. Ordutik, udal turismo bulegoaren bidez lotu behar dira bisitaldiak, eta euretan farozainaren etxe egokituan itsas bidaia birtuala egiteko aukera dago.

Irudiak

Erreferentziak

  1. «Ermita de Sta. Catalina de Antzoriz» http://www.lekitxo.info/ (Noiz kontsultatua: 2018ko apirilaren 14a).
  2. (Gaztelaniaz)librodefaros.com: Faros del Cantábrico
  3. (Gaztelaniaz)Faros de Euskadi[Betiko hautsitako esteka]
  4. a b (Gaztelaniaz)Deia: Faro a la vista
  5. (Gaztelaniaz)Deia: Lekeitio inaugura el 26 de marzo el faro de Santa Catalina[Betiko hautsitako esteka]

Ikus, gainera

  • Euskal Herriko itsasargiak

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz)(Frantsesez)(Ingelesez)Udal webgunean turismo bulegoari buruzko informazioa
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11026049
  • Commonscat Multimedia: Faro de Santa Catalina / Q11026049

  • Itsasargiak
  • ARHLS: SPA022
  • NGA: 113-1840
  • UKHO: D1502
  • Wd Datuak: Q11026049
  • Commonscat Multimedia: Faro de Santa Catalina / Q11026049