Liliana Colanzi

Liliana Colanzi

Irudi gehiago
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLiliana Colanzi
JaiotzaSanta Cruz de la Sierra, 1981eko martxoaren 27a (43 urte)
Herrialdea Bolivia
BizilekuaMexiko
Hezkuntza
HeziketaCambridgeko Unibertsitatea master : Latin American studies (en) Itzuli
Cornell Unibertsitatea doktoretza : Literatura konparatu
Universidad Privada de Santa Cruz de la Sierra lizentzia : social communication (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea eta kazetaria
Enplegatzailea(k)Cornell Unibertsitatea
Jasotako sariak
ikusi
  • Premio Internacional de Literatura Aura Estrada  (2015)
    Premio de Narrativa Breve Ribera del Duero  (2022)
Genero artistikoakontakizun laburra

Twitter: lilianacolanzi Edit the value on Wikidata

Liliana Colanzi Serrate (Santa Cruz de la Sierra, 1981eko martxoaren 27a) idazle, editore eta kazetari boliviarra da.[1]

Biografia

Gizarte Komunikazioa ikasi zuen Santa Cruzeko UPSAn. Cambridgeko Unibertsitatean Latinoamerikako Ikasketak masterra egin zuen eta ondoren, Cornelleko Unibertsitatean doktoretza atera zuen Literatura Konparatuan.[2] Egun, literatura latinoamerikarreko irakaslea da Cornellgo Unibertsitatean.[3]

Kazetari gisa Deber, El Nuevo Día eta Número Uno bezalako baliabide inprimatuetan argitaratu du, baita El País, Letras Libres, Americas Quarterly, The White Review, El Desacuerdo eta Etiqueta Negra bezalako komunikabideetan ere.

Editore lana egin du Conductas erráticas (2009) eta Mesías (2013) bezalako argitalpenetan.[1] 2017an, "Dum Dum Editora" argitalpen-proiektuari ekin zion, Sara Gallardo idazle argentinarraren Eisejuaz eleberriarekin.[4] 2019an, La Desobediencia: Antología de ensayo feminista argitaratu zuen Dum Dum Editora argitaletxearekin, non Boliviako hainbat idazleren lanak biltzen dituen, hurrenez hurren, Fabiola Morales Franco, Magela Baudoin, Fabiola Gutiérrez, Paola R. Senseve T., Valeria Canelas, Lucía Carvalho, Christian Daniel Egüez, Virginia Ayllón, Alison Spedding Pallet eta María Galindo.[5] Virginia Ayllónen arabera, antologia hau Boliviako lehenengo antologia feminista da, "emakumeek emakumeentzat idatzia, baina ez bakarrik".[6]

Sariak eta Aitortzak

  • 2015ean Aura Estrada Nazioarteko Literatur Saria irabazi zuen, gaztelaniaz idatzi eta Mexikon edo Estatu Batuetan bizi diren 35 urtetik beherako idazleei emandako saria dena.[7]
  • 2017an, Gabriel García Márquez Ipuin Hispanoamerikarreko Sarian finalista izan zen Nuestro mundo muerto liburuarekin.[8]
  • 2017an, 40 urtetik beherako Latinoamerikako 39 idazleren artean aukeratu zuen Kolonbiako Hay Festival-ek.[9]
  • 2022an, Ribera del Duero saria irabazi zuen Ustedes brillan en lo oscuro ipuin liburuagatik.[10]

Lanak

Ipuinak

  • Vacaciones permanentes (2010)
  • La ola (2014)[11]
  • Nuestro mundo muerto (2016)
  • Ustedes brillan en lo oscuro (2022)

Erreferentziak

  1. a b «Liliana Colanzi - 25» sites.google.com.
  2. Liliana Colanzi. Editorial Reina Negra.
  3. https://romancestudies.cornell.edu/liliana-colanzi
  4. Llega Dum Dum, la editorial con un pie en la selva y otro en Marte - Diario Pagina Siete. .
  5. (Gaztelaniaz) LA DESOBEDIENCIA | ANTOLOGÍA DE ENSAYO FEMINISTA. 2023-02-20 (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  6. Bovi, María José. (2020). «Colanzi, Liliana (Ed.) (2019). La desobediencia.Antología de ensayo feminista. Santa Cruz, Bolivia: Dum DumEditora, 2019» Telar: Revista del Instituto Interdisciplinario de Estudios Latinoamericanos (25): 275–284. ISSN 1668-3633. (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).
  7. Liliana Colanzi gana Premio Aura Estrada de Literatura. .
  8. https://www.eldeber.com.bo/escenas/Liliana-Colanzi-finalistas-del-Premio-Garcia-Marquez-20171004-0032.html
  9. http://www.opinion.com.bo/opinion/articulos/2017/0509/noticias.php?id=218657
  10. Marcos, Javier Rodríguez. (2022-03-24). «Liliana Colanzi, el secreto peor guardado de la literatura latinoamericana joven, gana el premio de cuento Ribera del Duero» El País.
  11. (Gaztelaniaz) Hidalgo, Rodrigo. (2014-10-14). ««La ola» de Liliana Colanzi» El Guillatún (Noiz kontsultatua: 2023-02-21).

Kanpo estekak

  • Liliana Colanzi: "Emakumeak zeregin izugarria eta funtsezkoa du beste emakume batzuen zapalkuntzan"
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q27431188
  • Commonscat Multimedia: Liliana Colanzi / Q27431188

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 9235006
  • ISNI: 000000003735740X
  • GND: 1135412820
  • LCCN: n2004025196
  • SUDOC: 161284361
  • BIBSYS: 1535375965884
  • Wd Datuak: Q27431188
  • Commonscat Multimedia: Liliana Colanzi / Q27431188