Linux banaketa

Linux banaketa edo GNU/Linux banaketa bat Linux sistema eragile bat instalatzeko erraztasunak ematen dituen aplikazioen sorta da. Hauetako bakoitzak konfiguraziorako tresna eta aplikazio ezberdinak eskaintzen ditu, guztien oinarria Linuxen nukleoa den arren.


Banaketa ezagunenak

Linux banaketen zerrenda bat (irudian klik eginez gero, zerrenda zabaltzeko aukera).

Linux banaketa ezagunetako batzuk hauek dira:

  • Arch Linux
  • CentOS
  • Debian[1]
  • Dragora
  • Fedora Core
  • Gentoo
  • gOS
  • Knoppix
  • Kubuntu: Ubuntu-ren KDE bertsioa.
  • Linux Mint (Ikus (Ingelesez) Linux Mint hasiera orria)
  • Lubuntu: Ubunturen LXDE bertsioa.
  • Mageia
  • Mandriva
  • Manjaro
  • OpenSuSE
  • PCLinuxOS
  • Puppy Linux (Ikus (Ingelesez) Puppy Linux hasiera orria)
  • Red Hat Enterprise Linux
  • Sabayon Linux (Ikus (Ingelesez) Sabayon Linux hasiera orria)
  • Slackware
  • Slax
  • SuSE Linux (Ikus (Gaztelaniaz) SuSE Linux hasiera orria)
  • The Amnesic Incognito Live System
  • Trisquel (Ikus (Ingelesez) Trisquel.info/en/)
  • Ubuntu Linux[1]


DistroWatch webguneak bertsio zabalduenen zerrenda eskaintzen du; zerrenda hau bisita kopuruan oinarritzen denez emaitzak gutxi gora beherakoak dira.

Mahaigain inguruneak. Itxurak

Ubuntu Mate 18.04.1 (MATE 1.20.1 mahaigain ingurunearekin).

Banaketa batzuek[2] badauzkate, aukeran, itxura bat baino gehiago, zapore bat baino gehiago, mahaigain ingurune bat baino gehiago. GNU eta KDE dira proiekturik ezagunenak, baina badaude beste batzuk ere:

Batzuek diseinu erakargarriagoa eskaintzen dute, beste batzuek, ordea, errekurtso gutxi beharko dituztela eta "arinagoak"[3] direla iragartzen dute.

Itxura bakoitza aberastu daiteke leihatilatxoak kudeatzeko hainbat aplikaziorekin, horrela leihatilatxo kulunkariak[4], mosaiko itxurako leihatilatxoak, etab. erabil daitezke itxura batzuekin zein besteekin.

Arkitektura

Linux banaketek bertsioak izaten dituzte hardwarearen arkitekturarekin bat egiteko. Horrela, arkitektura ohikoenak, oraindik ere 32-bit PC (i386) eta 64-bit PC (amd64) dira eta bi arkitektura horietarako bertsio bana eskaini ohi dira, aukeran, banaketa askorekin. Baina 32-bit PC (i386) arkitektura zaharkituta geratzen ari da eta banaketa batzuek ahaztu egiten dute, gero eta maizago.

Banaketa espezializatuak

Beste banaketa batzuk talde zehatz batzuei zuzendurik daude:

  • OpenWrt, enrutadore dispositiboetan enpotratzeko diseinaturiko bertsioa.
  • Luberri, Linux Mint-en oinarrituta, hezkuntzarako diseinatuta dago. Aplikazio guztiak euskaraz eskaintzen ditu.
  • Edubuntu, hezkuntzarako Ubuntu proiektuko sistema.
  • MythTV, Multimedia ri zuzendutako banaketa.
  • Musix, musikarientzat eginiko Argentina-ko banaketa.
  • mkLinux, Yellow Dog Linux o Black Lab Linux, Macintosh eta PowerPC plataforma erabiltzaileentzat zuzendutako banaketak.
  • 64 Studio, multimedia ediziorako diseinatutakoa, Debian banaketan oinarritua.
  • ABC GNU/Linux, clusters Beowulf eraikuntzarako banaketa ,Iker Castaños Chavarri-k garatua Euskal Herriko Unibertsitatea (Euskal Herria)

Euskaraz lokalizaturik dauden Linux banaketak

Sistema eragile libreen ezaugarrietako bat lokalizazioak egiteko erraztasunak egotea da. Askotan, erabiltzaile batek edo erabiltzaile talde batek banaketa baten lokalizazioa egiteko proiektua bere egiten du eta batzuetan banaketaren % 100 lokalizatu egiten da. Behin baino gehiagotan lortu da banaketa baten erabiltzaileentzako agerkari guztiak euskaraz egotea. Batzuetan, baina, proiektua ez da erabat burutzen. Edo ez da etengabe eguneratzen.

  • Debian Ikus Bertsio batzuk euskaraz
  • EusLinux 2011. Ikus Sistema eragile batzuk euskaraz
  • Fedora Core (Ikus, euskaraz dagoen nabigatzaile batekin, Fedora 19. Lanean dabiltza hurrengo bertsioren bat erabat euskaraturik egon dadin[5].)
  • Kubuntu: Ubuntu-ren KDE bertsioa. Bertsio askotan, instalatzerakoan, euskara hautatu daitezkeen hizkuntzen artean agertuko.
  • Linux Mint, sistema eta harekin batera instalatzen diren aplikazio guztiak euskaraz daude.
  • Mandrake Ikus Sistema eragile batzuk euskaraz. Zaharkitua[6]
  • Ubuntu Linux. Bertsio askotan, instalatzerakoan, euskara hautatu daitezkeen hizkuntzen artean agertuko.

Linux banaketa batzuen pantaila-argazkiak

  • Arch Linux 2014
    Arch Linux 2014
  • Big Linux 5 2012
    Big Linux 5 2012
  • CentOS 4.1 2005
    CentOS 4.1 2005
  • Debian 5.0 "Lenny"
    Debian 5.0 "Lenny"
  • Devuan XFCE4
    Devuan XFCE4
  • ElementaryOS 0.4 "Loki"
    ElementaryOS 0.4 "Loki"
  • Fedora_Core 12 "Constantine"
    Fedora_Core 12 "Constantine"
  • Gentoo Linux 10.0
  • Gentoo Linux 2008
  • KDE neon
    KDE neon
  • Knoppix 3.9 2005
    Knoppix 3.9 2005
  • Kubuntu KDE
  • Mageia 4- 2014
    Mageia 4- 2014
  • Mandriva Linux 2010.0 "Adelie"
    Mandriva Linux 2010.0 "Adelie"
  • Manjaro 10.06 - XFCE
    Manjaro 10.06 - XFCE
  • Maryan Linux 1 2008
    Maryan Linux 1 2008
  • Linux Mint 9 "Isadora"
    Linux Mint 9 "Isadora"
  • OpenSuSE 11.1
  • PCLinuxOS PCLinuxOS 2007 "Leiho kulunkariak" aukera erakusten
    PCLinuxOS PCLinuxOS 2007 "Leiho kulunkariak" aukera erakusten
  • PCLinuxOS 2009.2
    PCLinuxOS 2009.2
  • Lubuntu 18.10 - LXDE
    Lubuntu 18.10 - LXDE
  • Puppy Linux 5.0
    Puppy Linux 5.0
  • Qubes OS 2012
    Qubes OS 2012
  • Red Hat Linux 9 GNOME 2.2 2003
    Red Hat Linux 9 GNOME 2.2 2003
  • Red Star OS 2021
    Red Star OS 2021
  • Sabayon Linux 5.0
    Sabayon Linux 5.0
  • Scientific Linux 7 2014
    Scientific Linux 7 2014
  • Slackware 10.2 KDE 3.4 - 2006
    Slackware 10.2 KDE 3.4 - 2006
  • Slackware 15.0
  • Slax 6.0.7
    Slax 6.0.7
  • Solus 4.1 Budgie
    Solus 4.1 Budgie
  • Sparky Linux 2012
    Sparky Linux 2012
  • Tor web nabigatzailea Tails (The Amnesic Incognito Live System) OS - 2013
    Tor web nabigatzailea Tails (The Amnesic Incognito Live System) OS - 2013
  • Ubuntu 10.04 GNOME "Lucid Lynx"
    Ubuntu 10.04 GNOME "Lucid Lynx"
  • Ubuntu MATE
    Ubuntu MATE
  • Zorin OS 15
    Zorin OS 15

Erreferentziak

  1. a b Rodriguez, Roberto Cortiñas; Loinaz, Iñaki Alegria. (2008-12-30). Linux: Sistemaren eta sarearen administrazioa 2. argitaraldia (Debian eta Ubuntu). UEU ISBN 978-84-8438-178-5. (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  2. (Gaztelaniaz) G.B, Sergio. «Instalar Debian 10 live+nonfree en imágenes» www.sololinux.es (Noiz kontsultatua: 2021-03-03).
  3. (Gaztelaniaz) Agudo, Sergio. (2017-01-24). «Siete escritorios ligeros para Linux que vale la pena probar en cualquier equipo» Genbeta (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Los 5 mejores gestores de ventanas para Linux» Mundo-tips.com 2020-05-29 (Noiz kontsultatua: 2021-05-21).
  5. https://web.archive.org/web/20160918212334/http://librezale.eus/2012/12/15/fedora-firebug-xnoise-razor-qt-cryptocat-eta-exelearning-euskaraz/
  6. Aitziber Lasa Iglesias: "Programa zaharrak eskuratzeko... Abandonware". Elhuyar. 2002 https://web.archive.org/web/20131014130554/http://zientzia.net/site_media/pdf/A176_O54-55_3.pdf].

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) www.distrowatch.com, Banaketen katalogo informatiboa.
  • (Ingelesez) www.linux.org/dist/ Linux banaketen zerrenda.
  • (Ingelesez) The Linux Online (Linux Online, Inc.).
  • (Hainbat hizkuntzatan) Galdera sorta bat erabiltzaileari Linux banaketarik egokiena aukeratzen laguntzeko.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q131669
  • Commonscat Multimedia: Linux distributions / Q131669

  • Identifikadoreak
  • NKC: ph576776
  • Wd Datuak: Q131669
  • Commonscat Multimedia: Linux distributions / Q131669