Lodi (Italia)

Artikulu hau Italiako hiria buruzkoa da; gizakiaren kondizioa gaitzat duena beste hau da: «Obesitate»
Lodi
Italiako udalerria
Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Lombardia
ProbintziaLodiko probintzia
AlkateaAndrea Furegato (en) Itzuli
Posta kodea26900
ISTAT kodea098031
Geografia
Koordenatuak45°19′00″N 9°30′00″E / 45.3167°N 9.5°E / 45.3167; 9.5
Map
Azalera41.38 km²
Altuera87 m
MugakideakBoffalora d'Adda, Cornegliano Laudense, Lodi Vecchio, Montanaso Lombardo, San Martino in Strada, Tavazzano con Villavesco, Corte Palasio, Pieve Fissiraga eta Dovera
Demografia
Biztanleria44.709 (2023ko urtarrilaren 1a)
−543 (2018)
Dentsitatea1.080,45 bizt/km²
Informazio gehigarria
Telefono aurrizkia0371
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakKonstantza, Omegna, Fontainebleau eta Lodi (Kalifornia)
Katastro kodeaE648
Sailkapen sismikoa3 (Txikia)
MatrikulaLO
comune.lodi.it

Lodi (italieraz ˈlɔːdi ahoskatua; lombardieraz: Lòd; latinez: Laus Nova) Italiako hiria da, 43.000 biztanle dituena, eta Lombardiaren erdi-hegoaldean dagoena. Po ibaiaren haranaren behean eta Adda ibaiaren luzeran, Lodi Vecchio (Lod Veg lombardieraz, antzinako Laus Pompeia) hiriaren ondoan dago. Izen bereko probintziaren hiriburua da.

Hiria 1158 urtean Federiko I.a Bizargorrik fundatu zuen, Laus Pompeia suntsitua izan ondoren. Errenazimentuan, loraldi artistiko eta kulturala izan zuen, 1454an Lodiko Ituna izenekoa sinatu ondoren.

XXI. mendean hiria bidegurutze eta industriagune garrantzitsua da (kosmetika, artisautza, esne-ekoizpena). Nekazaritzaren eta abeltzaintzaren aldeko apustua egin du; hori dela eta, Parco Tecnologico Padano-aren (Po ibaiaren haraneko ikerketa-zentroa) egoitza izateko aukeratua izan zen. Aipatu parke hori elikagaien bioteknologian Europa mailako ikerketa-zentro kualifikatua da.

Hirugarren sektoreari lotutako jarduerak ere kontuan hartzekoak dira. Turismoa gorantz doa, Po Haraneko Arte Hirien zirkuituan dago, eta monumentu garrantzitsu batzuk ditu: katedrala, San Frantzisko eliza, Santa Ines eliza eta Mozzanica eraikina, besteak beste.

Mugakideak

Lodik honako udalerri hauekin egiten du muga:

Senidetutako hiriak

Pertsonaia ospetsuak

Kirola

Hiriak gehien jarraitzen duen kirola patin-jockeya da. Amatori Lodi Italiako hockey-talde ospetsuenetakoa da.

Erreferentziak

Argazki galeria

  • Parco Tecnologico Padano, Po ibaiaren haraneko ikerketa-zentroa, Lodin
    Parco Tecnologico Padano, Po ibaiaren haraneko ikerketa-zentroa, Lodin
  • San Francisco eliza
    San Francisco eliza
  • Muzza ubidea, Lodiren eta Lodi Vecchioren arteko muga
    Muzza ubidea, Lodiren eta Lodi Vecchioren arteko muga
  • Plaza Broletto, udaletxearen egoitza
    Plaza Broletto, udaletxearen egoitza


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6244
  • Commonscat Multimedia: Lodi (Italy) / Q6244

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 138373887
  • BNE: XX5700255
  • BNF: 15324480b (data)
  • GND: 4127843-4
  • LCCN: n80089404
  • NKC: ge577932
  • NARA: 10045197
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 44665
  • TGN: 7006011
  • Wd Datuak: Q6244
  • Commonscat Multimedia: Lodi (Italy) / Q6244