Louisa Garrett Anderson

Louisa Garrett Anderson

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaAldeburgh (en) Itzuli, 1873ko uztailaren 28a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaBrighton, 1943ko azaroaren 15a (70 urte)
Familia
AitaJames George Skelton Anderson
AmaElizabeth Garrett Anderson
Anai-arrebak
ikusi
  • Alan Garrett Anderson
Familia
ikusi
  • Millicent Garrett Fawcett ()
Hezkuntza
HeziketaLondon School of Medicine for Women (en) Itzuli
St Leonards School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmedikua, zirujaua, biografoa, idazlea eta sufragettea
Jasotako sariak
KidetzaEmakumeen Batasun Sozial eta Politikoa
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkakLehen Mundu Gerra

Find a Grave: 6531849 Edit the value on Wikidata

Louisa Garrett Anderson (Erresuma Batua, 1873ko uztailaren 28a - 1943ko azaroaren 15a) medikuntzan doktorea izan zen eta sufragista, Emakumeen Batasun Sozial eta Politikoko (WSPU) kidea, Erresuma Batuan sortutako erakundea. 1903an Emmeline Pankhurst-ek .

Medikuntzako aitzindari ospetsuaren Elizabeth Garrett Anderson-en alaba izan zen. Bere izeba, Millicent Fawcett, sufragista britainiarra zen. Anderson Emakumeen Ospitaleko Korpuko (WHC) kirurgia burua eta Medikuntza Errege Elkarteko kidea.

Biografia

Hasierako urteak

Ama Elizabeth Garrett Anderson izan zuen, medikuntzan doktore eta Londresko Emakumeentzako Medikuntza Eskolako sortzaileetako bat, aita berriz, James George Skelton Anderson, Ekialdeko eta Penintsulako Nabigazio Konpainiakoa

St Leonards eskolara joan zen St. Andrewsen, eta Royal Free ospitaleko Emakumeentzako Medikuntza Eskolara, non medikuntzan jardun zuen.. [1]

Sufragista

1912an, sei asteko lan behartuak egitera kondenatu zuten, geroago lau astera murriztuak, adreilu batekin leiho bat apurtzeagatik. [2] Mediku artikulu ugari eta amaren biografia idatzi zituen 1939an.

Lehen Mundu Gerra

Lehen Mundu Gerran Frantzian aritu zen berak eta bere lagun eta lankide, Flora Murray doktoreak sortutako Emakumeen Ospitalean. Elkarrekin, Frantziako armadarako bi ospitale militar jarri zituzten Parisen eta Wimereuxen . Bere asmoak, hasiera batean, Britainiar Armadak ukatu egin zituen, baina 1915aren hasieran, War Officelesek Londres erdialdean instalazio bat eskaini zion bertan ospitale bat ezartzeko eta beren lanean jarraitzeko. [3]

Erreferentziak

  1. BBC page on Elizabeth Garrett Anderson
  2. Geddes, Jennian F. (en inglés). «Deeds and Words in the Suffrage Military Hospital in Endell Street.» . Consultado el 28 de abril de 2016.
  3. Wellcome Library – Military Hospital at Endell Street.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q542019
  • Commonscat Multimedia: Louisa Garrett Anderson / Q542019

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 48231307
  • ISNI: 0000000051605836
  • GND: 1212938941
  • LCCN: n85801216
  • NDL: 001175905
  • SNAC: w6jr63q9
  • SUDOC: 20465758X
  • Wd Datuak: Q542019
  • Commonscat Multimedia: Louisa Garrett Anderson / Q542019
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, {{{hizkuntza}}} Wikipediako «Louisa Garrett Anderson» artikulutik itzuli da. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.