Magdalena Abakanowicz

Magdalena Abakanowicz

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaFalenty (en) Itzuli, 1930eko ekainaren 20a
Herrialdea Polonia
HeriotzaVarsovia, 2017ko apirilaren 20a (86 urte)
Hobiratze lekuaPowązki Military Cemetery (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaVarsoviako arte ederren akademia
Hizkuntzakfrantsesa
poloniera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, ehungintzako artista, atleta, unibertsitateko irakaslea, diseinatzailea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, margolaria, performancelaria eta artista
Atletismoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Lantokia(k)Poznań
Sopot eta Varsovia
Enplegatzailea(k)Magdalena Abakanowicz University of the Arts Poznań (en) Itzuli  (1965 -
Lan nabarmenak
ikusi
  • Manus Ultimus (en) Itzuli
    Birds of Knowledge of Good and Evil (en) Itzuli
    Puellae (en) Itzuli
    Nierozpoznani (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Officer of Arts and Letters Officer of Arts and Letters  (1999)
    Arteetan eta Zientziatan Merituaren Ordena Arteetan eta Zientziatan Merituaren Ordena
    Knight Commander's Cross of the Order of Merit of the Federal Republic of Germany Knight Commander's Cross of the Order of Merit of the Federal Republic of Germany  (2010)
    Golden Medal for Merit to Culture Golden Medal for Merit to Culture  (2005)
    Herder Prize  (1979)
    Commander with Star of the Order of Polonia Restituta Commander with Star of the Order of Polonia Restituta  (1998)
    Pour le Mérite ordena Pour le Mérite ordena
    Silver Cross of Merit Silver Cross of Merit
    Gold Cross of Merit‎ Gold Cross of Merit‎
    Arte eta letren komendadorea Arte eta letren komendadorea  (2004)
    Knight of the Order of Polonia Restituta Knight of the Order of Polonia Restituta
    Knight of the Order of Merit of the Italian Republic Knight of the Order of Merit of the Italian Republic  (2000)
KidetzaBerlingo Arteen Akademia
Saxon academy of arts (en) Itzuli
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
MugimenduaArte garaikidea
Izengoitia(k)Abakanovitchi, Magudarēna
Genero artistikoaArte figuratiboa

abakanowicz.art.pl
Discogs: 615976 Edit the value on Wikidata

Marta Magdalena Abakanowicz-Kosmowska (Falenty, 1930eko ekainaren 20a - Varsovia, 2017ko apirilaren 20a) poloniar eskultorea izan zen.

Magdalena Abakanowiczen eskultura; Poznaneko zitadela

Aristokrata-familia batean jaio zen, eta Bigarren Mundu Gerraren eta Gerra Hotzaren gertakari gogorrenak bizi izan zituen. 1950-1954 bitarteko urteetan Varsoviako Arte Ederretako eskolan ikasi zuen, eta pinturaren munduan sartu zen. 1962an Maria Laskiewicz eskultoreak Lausannako Tapizen Nazioarteko Bi Urteko erakusketarako proposatu zuen Abakanowicz eta Forma zurietako konposizioa lanarekin aurkeztu zen. Haren lanak berehala izan zuen arrakasta, izan ere, bere erliebe formek hautsi egiten zuten frantses tradizioa. Aipagarriak dira materialarekin egin zituen berrikuntzak eta lortzen zituen kontrasteak. 1970eko hamarraldiaren hasieran, ordea, soketan oinarritu zen haren lana. 1973. urtetik aurrera gai landugabeak erabili zituen bere eskulturetan: zaku ehunak, jutea. Teknika-aldaketa horrekin aldi berri bat hasi zuen, Alterazioak (1973-1982) lanak erakusten duenez. 1985. urtetik aurrera, ustel daitezkeen gaiak baztertu gabe, aire libreko eskultura handiak egiten hasi zen, brontzea, harria eta zura erabiliaz; hogeita hamar irudi osatu zituen brontzez (Katarsis). 1986-1991 urteen bitartean Jendetzak saila osatu zuen, berrogeita hamar-hirurogei irudi azefaloz osatua. Zenbait urte eta gero, lan erraldoiak egin zituen: Dragoiaren espazioa (1988, Seuleko olinpiar parkerako). Abakanowiczek, oinarrian, lan originala osatu zuen, ezin sar daitekeena joera eta moda jakinen barruan.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Magdalena Abakanowicz Aldatu lotura Wikidatan
  • Webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q158080
  • Commonscat Multimedia: Magdalena Abakanowicz / Q158080

  • Wd Datuak: Q158080
  • Commonscat Multimedia: Magdalena Abakanowicz / Q158080