Maria Luisa Bilbao

Maria Luisa Bilbao
Bizitza
JaiotzaGaldakao, 1925eko martxoaren 24a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaGaldakao, 2019ko irailaren 18a (94 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak

Maria Luisa Bilbao Uribarri (Galdakao, Bizkaia, 1925eko martxoaren 24a - 2019ko irailaren 18a) bizkaitar emakumea izan zen.

Maria Luisa Galdakaon jaio zen 1925eko Martxoaren 24an eta bertan hil zen 2019ko Irailaren 18an. Zortzi seme-alaba ziren etxean: Casi (1909.01.03 - 1952.05.10), Amado (1910.12.08 - 2011.06.22), Esteban (1916.09.02 - 2008.09.15), Juli (1918.03.11 - 1981.12.05), Patxi (1920.03.24), Eulogi (1922.09.13 - 2016.03.03) eta Iñaki (1927.04.16 - 2020.04.04). Gurasoak Ignacio Bilbao aita eta Modesta Uribarri ama.

Gerra Zibila umetan bizi izan zuen eta orduko oroimenak oso ondo gordetzen ditu. Bereziki 37ko udaberrikoak, bera hamabi urte zituenean: Tximelarreko aterpean egon zen babestuta 1937ko maiatzaren 19an, Pilare Atutxa bere ilobatxuagaz. Plazakoetxeko aterpea bonbekin lehertu zenean, bizirik irtetea lortu zuen jendeak Tximelarrekora jo zuten aieneka: euren senitartekoak hil egin zirelako oihukatzen.

Kanpo estekak

  • Maria Luisa errefugioan bere ilobatxuarekin egon zeneko kontakizuna Youtuben argitaratuta
  • Galdakaoko Udalaren dokumentala Maiatzaren 19ko sarraskia gogoratzeko, Maria Luisaren partaidetzarekin
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q105760533
  • Wd Datuak: Q105760533