Martin Artzadun
Martin Artzadun | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Durango, 1675eko ekainaren 19a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Durango, 1741eko uztailaren 23a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Martin Artzadun Ubidea (Durango, Bizkaia, 1675eko ekainaren 19a - ib., 1741eko uztailaren 23a) apaiz eta euskal idazlea izan zen.
Biografia
1731. urtean, Doctrina christinaubaren explicacionea eusqueras izeneko obra argitaratu zuen Gasteizen. Euskal Herrian garai hartatik aurrera hainbeste zabaldu ziren dotrinen artekoa izanik, argitaralpen ugari izan zuen Artzadunen liburu honek.
Lanak
Erlijioa
- Doctrina christinaubaren explicacionea eusqueras (Gasteiz, 1731)
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
- Martin Arzadun Literaturaren Zubitegian
- Datuak: Q12263143