Meskita Urdina
Meskita Urdina | |
---|---|
Sultan Ahmet camii | |
Istanbulgo gune historikoak | |
Egunez Gauez Barnealdea Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Istanbul probintzia |
Metropolitan municipality in Turkey | Istanbul |
Turkiako barrutia | Fatih |
Auzo | Eminönü |
Koordenatuak | 41°00′19″N 28°58′37″E / 41.0053851°N 28.9768247°E / 41.0053851; 28.9768247 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1608 |
Inaugurazioa | 1616 |
Komisarioa | Ahmed I.a |
Izenaren jatorria | Laura |
Erlijioa | islama |
Edukiera | 10.000 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Sedefkar Mehmed Agha (en) |
Estiloa | Ottoman architecture (en) |
Dimentsioak | 64 () × 65 () × 82 () m |
Ondarea | |
Sultan Ahmed meskita (turkieraz: Sultanahmed Camii) edo Meskita Urdina Istanbulgo meskita nazionala da. 1609 eta 1616 artean eraiki zuen Mehmet Ağa arkitektoak, Sinan ezagunaren ikasle batek, Ahmed I.aren garaian. Beste meskita askok bezala, fundatzailearen hilobia, madrasa bat eta ospitale bat dauzka.
Ezaugarriak
Hagia Sofia antzinako elizaren parean dago: biak lorategi bihurtutako espazio eder batez bananduta daude eta, Istanbuleko meskiten artean, 6 minarete dituen bakarra da.
Bere kanpoalde bikainak ez dio barnealde handiari itzalik egiten: hor, Izmirreko mosaiko eder talde batek tokiari giro berezia ematen dio.
Sinan Ibn Abdulmennan edo Mimar Sinan (turkierazko "Sinan Arkitektoa") edo, soilik, Koca Sinan ("Sinan Handia") otomandar gorteko arkitekto inperialen buruzagia izan zen (mimarbashi), eta hiru sultanen agindutara egon zen berrogeita hamar urtean, 1538 eta 1588 bitartean. Haren lanak otomandar inperioaren artearen bilketa bat dira (garai hartan gailenean zegoen) eta haren lorpen artistikoek Islamaren kontzeptu estetikoa irauli zuten.
21.043 azuleju jauregiko lantegietan egin ziren; bestetik, ehunka metro karratuko tapizak ehundegi inperialetan ehundu ziren eta oliozko lanparen kristalak atzerritik eraman ziren.
Bitxikeriak
Eraikina Age of Empires 2 joko ezagunaren mirarietako bat da.
Kanpo estekak
- Meskita barneko bisita birtuala (3D panoramak)
- Sultan Ahmet meskita
- Meskitako argazkiak azalpenekin
- Meskita Urdina
- Bereizmen Handiko argazkiak (Sultan Ahmed Camii)
- Datuak: Q80541
- Multimedia: Sultan Ahmed I Mosque / Q80541