Mikel Taberna

Mikel Taberna

Bizitza
JaiotzaLesaka, 1957ko ekainaren 1a (66 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea

Literaturaren Zubitegia: 156

Mikel Taberna Irazoki (Lesaka, Nafarroa, 1957ko ekainaren 1a - ) euskal idazle eta itzultzailea da.

Biografia

Biologiako ikasketak egin zituen. Itzultzaile jardun zuen Nafarroako Gobernuan erretiroa hartu zuen arte.

Gai jartzaile eta aurkezle lanak egin izan ditu bertso-jaialdietan, Nafarroako Bertsolari Txapelketan esate baterako. Artikuluak idatzi ditu hainbat hedabidetan.

Poesia eta ipuingintza landu du batez ere: Bota xoxa! (1996, Tene Mujika saria), Mendearen ilunabarrean (1996, Ernestina de Champourcin saria), Errege eguneko panpina (2000, Donostia Hiria saria), eta Txokolatezko dinamita (2001).

Lanak

Narrazioa

  • Txokolatezko dinamita (2001, Susa)
  • Errege eguneko panpina (2000, Kutxa Fundazioa)
  • Ibaiak nahi duen tokiraino (2006, Pamiela)
  • Alkasoroko benta (2013, Susa)

Poesia

  • Mendearen ilunabarrean (1996, Arabako Foru Aldundia)

Antzerkia

  • Harritik hazia (2017)

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

  • Mikel Taberna literaturaren zubitegian
  • (Gaztelaniaz) Mikel Taberna Auñamendi entziklopedian
Autoritate kontrola
  • Wd Datuak: Q12263634