Mixel Oronoz

Mixel Oronoz
Bizitza
JaiotzaBaigorri, 1935eko abuztuaren 23a
Herrialdea Nafarroa Beherea, Euskal Herria
HeriotzaBaiona, 2023ko irailaren 23a (88 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea, katedraduna eta apaiza

Mixel Oronoz Tricot[1] (Baigorri, 1935eko abuztuaren 23 – Baiona, 2023ko irailaren 23a[2]) idazle, irakasle eta apaiz euskaltzalea izan zen. Ipar Euskal Herriko euskararen inguruko elkarte eta eragileak biltzen dituen Euskal Konfederazioaren presidentea izan zen.

Biografia

Baigorrin jaioa, lehen ikasketak Uztaritze eta Baionako seminarioetan egin zituen. Unibertsitateei dagokienez Teologia ikasi zuen Leuvenen (Flandria), Frantses Literatura Parisen eta Euskal Literatura Bordelen (Okzitania).

1962tik 1968ra Boli Kostan egon zen eliz katolikoarekin zerikusia duten lanetan; elizaren alorrean behin baino gehiagotan idatzi du euskararen edota zenbait joeraren zokoratzea kritikatuz. Europara itzulita Turkia eta Frantzian gazte, heldu eta langabetuen irakasle eta formazio lanetan aritu zen.

Berriro Euskal Herrian euskal kulturaren munduari atxiki zitzaion. Lauburu elkartean eta Euskal Konfederazioan aritu zen eta azken bigarren honen presidentea ere izan zen. Herria aldizkariko Administrazio Kontseiluko kidea ere izan zen[3]. Ipar Euskal Herrirako egitura politiko baten aldeko lanean aritzen den Batera plataformaren partaidea izan zen[4][5].

Lanak

Baigorri jaioterria beti oso presente izan zuen eta berari buruzkoak dira argitaratu dizkioten liburu gehienak.

Frantsesez

  • La noce basque Baigorriren gaineko trilogia (Zortziko argitaletxea):
  • Le testament du Chanoine S. L'exclusion dans l'Eglise catholique, 1954-2008 (Golias, 2008) eliz katolikoan baztertuak izan direnez[6].
  • Qui a tué le douanier Tricot? (Zortziko): familiaren historian murgilduz.

Euskaraz

Euskaraz atera duen bakarra ere Baigorri herriari eta bertan jaiotakoei buruzkoa da:

Ikerketak

Euskaltzalea, zenbait ikerketa lan egin ditu:

  • Le mouvement culturel basque (1951-2001) trilogian lehenaren (2002, Elkarlanean) egile bakarra eta hirugarrenaren (ateratzeko) egileetakoa da, Luzien Etxezaharreta eta Xipri Arbelbiderekin batera.
  • Euskalgintzan duen lekua oinarri hartuta Ipar Euskal Herriko eremu honetako elkarteen historiaz ere idatzi zuen Euskaltzaleen Biltzarretik Euskal Konfederaziora artikuluan (Bat soziolinguistika aldizkaria, 16- alea, 1995).
  • L'information religieuse en Basque dans les publications du Pays Basque Nord lanean 1965 eta 1977 arteko arlo horretako argitalpenak aztertu zituen[8].

Erreferentziak

  1. Izen eta deiturarako topa daitezkeen bestelako aldaera franstestuetarako Michel eta Oronos dira; Euskaltzaindiaren deitura zerrendak Oronoz aholkatzen du.
  2. Beloki, Ekhi Erremundegi. (2023-09-27). «Mixel Oronoz euskaltzalea zendu da» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
  3. "Herria" astekariak bere 3.000. zenbakia plazaratu du, Euskaltzaindiaren webgunea.
  4. Berria.info[Betiko hautsitako esteka].
  5. Oronoz EKEren webgunean.
  6. Liburuaren aurkezpenaz Garan.
  7. Liburuaren erreferentzia[Betiko hautsitako esteka] Elkarren webgunean.
  8. Elkarrizketa[Betiko hautsitako esteka] HABE aldizkarian.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Frantsesez) Orri pertsonala.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12263733
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 34598951
  • ISNI: 0000000118312334
  • BNE: XX1545937
  • GND: 1057400947
  • SUDOC: 035365854
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 108939
  • Bilduma digitalak
  • Dialnet: 4166069
  • Wd Datuak: Q12263733