Nekosta

Nekosta
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
KlaseaPinopsida
OrdenaPinales
FamiliaCupressaceae
SubfamiliaCupressoideae
Generoa Cupressus
L.
Azpibanaketa
Ikusi, testua
Datu orokorrak
Gizakiak ateratzen dizkion produktuakcypress wood (en) Itzuli

Nekostak edo altzifreak (Cupressus) kupresazeoen familiako eta Cupressus generoko zuhaitzak dira. Landare apaingarri gisa erabiltzen badira ere, Europa eta Asian ohikoa da jauretxe eta hilerrietan aurkitzea.

Ezaugarriak

Tamaina handikoak eta forma askotakoak izan ohi dira, baina orokorrean piramide itxurako landare altuak izaten dira, 20 metro erraz hartzen dutenak. Koniferoa denez hosto iraunkorreko landarea da. Hostoak ezkata-formakoak dira eta teilakatuta egoten dira. Zurtoin zuzena eta lodia dute. Azala, fina da, grisa eta leuna gazteetan eta ilunagoa zaharragoetan.

Neguaren amaieran loratzen da. Lore arrak eta emeak zuhaitz berean aurkitzen dira, baina desberdinak dira. Arrak horiak edo laranjak dira, kono itxurakoak eta adarren muturrean agertzen dira eta emeak aldiz esferikoak eta berdeak hasieran baina heltzen direnean kolore gorrixka hartzen dute.

Erabilerak

Egur arre-horixka du eta ez du erretxinarik. Kutxak egiteko erabiltzen da eta aukeraturiko zur onenekin gitarrak ere egiten dira.

Espezieak

Cupressus generoa

  • Cupressus abramsiana C. B. Wolf,
  • Cupressus arizonica Greene, Arizonakoa
  • Cupressus atlantica,
  • Cupressus bakeri Jeps.,
  • Cupressus cashmeriana Carrière,
  • Cupressus duclouxiana Hickel
  • Cupressus dupreziana, Tassilikoa
  • Cupressus forbesii Jeps.,
  • Cupressus funebris Endl.,
  • Cupressus goveniana Gordon,
  • Cupressus guadalupensis S. Watson,
  • Cupressus lusitanica Mill., Portugalgo nekosta
  • Cupressus macnabiana A. Murray,
  • Cupressus macrocarpa Hartw. ex Gordon, Monterreyko nekosta edo Kaliforniakoa
  • Cupressus sargentii Jeps.,
  • Cupressus sempervirens L., Nekosta arrunta
  • Cupressus torulosa D. Don,

Lawson altzifre

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nekosta Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q146911
  • Commonscat Multimedia: Cupressus / Q146911
  • Wikispecies Espezieak: Cupressus

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11991086h (data)
  • LCCN: sh85035168
  • NDL: 00564322
  • AAT: 300343641
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 3764
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • African Plant DB: 189837
  • Dyntaxa: 1016749
  • EOL: 34195
  • Fl. China: 108697
  • GBIF: 2683954
  • GRIN: https://npgsweb.ars-grin.gov/gringlobal/taxonomygenus.aspx?id=3183
  • IPNI: 30002843-2
  • ITIS: 183455
  • NCBI: 13468
  • Paleobiology Database: 369914
  • W3TROPICOS: 40018366
  • USDA Plants: CUPRE
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D029781
  • Wd Datuak: Q146911
  • Commonscat Multimedia: Cupressus / Q146911
  • Wikispecies Espezieak: Cupressus