Oliver Tambo

Oliver Tambo

(1981)
Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaWinnie Madikizela-Mandela Local Municipality (en) Itzuli, 1917ko urriaren 27a
Herrialdea Hegoafrika
HeriotzaJohannesburg, 1993ko apirilaren 24a (75 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
Ezkontidea(k)Adelaide Tambo (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Dali Tambo (en) Itzuli
    Oliver Tambo, Jr. (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFort Hareko Unibertsitatea
St. Martin's School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria eta abokatua
Jasotako sariak
ikusi
  • Order of Friendship Order of Friendship  (1987ko uztailaren 27a)
    Isitwalandwe Medal Isitwalandwe Medal
    Herrien arteko Adiskidetzaren Ordena Herrien arteko Adiskidetzaren Ordena
    Platinum Order of Mapungubwe  (2012)
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Afrikako Kongresu Nazionala

Oliver Reginald Tambo (Bizana, Lurmutur Ekialdea, 1917ko urriaren 27a - Johannesburgo, 1993ko apirilaren 24a) hegoafrikar politikaria izan zen. Erbestean zela, Afrikako Kongresu Nazionala legez kanpoko alderdia zuzendu zuen (1960-1990). Beka bat lortu zuen Fort Hareko Unibertsitatean ikasteko, eta han zientziak ikasi zituen (1941). Unibertsitate horretan jarraitu zuen irakasle titulua lortzeko asmoz, baina 1942an bota egin zuten greba batean buru aritzeagatik. Nelson Mandelarekin batera Afrikar Kongresu Nazionaleko Liga gaztea sortu zuen 1944an. Zenbait urtetan San Pedroko bigarren mailako eskolan irakasle izan zen (Johannesburgo), eta 1948an legegizon bulego batean sartu zen. Handik lau urtera, Mandelak eta berak sortu zuten beltzentzako lehenengo bulego juridikoa. 1956an atxilotu egin zuten traizioaren salaketapean. 1958an Albert John Luthuliren lehendakariorde izan zen. 1960an gobernuak legez kanpo utzi zuen Afrikar Kongresu eta Tambo Zambiara joan zen; erbestean zela izendatu zuten alderdiko presidente. 1991n, osasun arazoak zirela-eta, utzi egin behar izan zuen lehendakaritza, eta Mandelak hartu zuen haren lekua. Tamboren hitzaldiak eta idatziak Oliver Tambok hitz egiten du: botererako prestakuntza lanean bildu ziren (1988).

Erreferentziak

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Oliver Tambo Aldatu lotura Wikidatan
  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q359579
  • Commonscat Multimedia: Oliver Tambo / Q359579

  • Wd Datuak: Q359579
  • Commonscat Multimedia: Oliver Tambo / Q359579