Sōunkyō

Sōunkyō onsena.

Sōunkyō (japonieraz: 層雲峡?) , Hokkaido uhartearen erdialdean dagoen eremua da, bere arroilengatik eta onsenengatik ezaguna. Daisetsuzan Parke Nazionalaren barnean dago.

Historia

Sōunkyōko arroilak Daisetsuzan sumendi multzoaren erupzioek eratu zituzten duela 30.000 urte inguru. Erupzio hauetan pilaturiko toba harria urtez urte Ishikari ibaiak higatu zuen arroilak eta labarrak eratuz. Honen ondorioz ur-jauzi ikusgarriak ere badaude inguru honetan, aipagarrienak Ginga-no-taki (銀河の滝, esnebidearen ur-jauzia) eta Ryūsei-no-taki (流星の滝, izar ibiltarien ur-jauzia) dira.

1957an hotelak eraiki zituen Kamikawako gobernuak eta horrela sortu zen Sōunkyō onsena. Gaur egun hiru milioi turista hartzen ditu urtero.

Jaialdiak

Urtarrilean Sōunkyō Hyōbaku jaialdia izaten da. Ishikari ibaiaren ertzean egiten diren izotzezko irudiak dira ekintza nagusia. Ainuen dantzak ere izaten dira.

Iruditegia

  • Ōbako arroila.
    Ōbako arroila.
  • Labarrak.
    Labarrak.
  • Ginga-no-taki ur-jauzia.
    Ginga-no-taki ur-jauzia.
  • Ur-jauzia.
    Ur-jauzia.
  • Sōunkyō Hyōbaku jaialdia.
    Sōunkyō Hyōbaku jaialdia.
  • Sōunkyō Hyōbaku jaialdia.
    Sōunkyō Hyōbaku jaialdia.

Ikus, gainera

  • Daisetsuzan Parke Nazionala

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3511708
  • Commonscat Multimedia: Sōunkyō / Q3511708

  • Wd Datuak: Q3511708
  • Commonscat Multimedia: Sōunkyō / Q3511708