Samara

Samara
Самара
Куйбышев
Самара
hiri handia
Hiriaren neguko ikuspegia. Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Samarako oblasta
Hiri okrugaSamara Urban Okrug
AlkateaYelena Lapushkina (en) Itzuli
Izen ofizialaСама́ра
Jatorrizko izenaСамара
Куйбышев
Самара
Posta kodea443000–443999
Geografia
Koordenatuak53°11′00″N 50°07′00″E / 53.1833°N 50.1167°E / 53.1833; 50.1167
Map
Azalera541,382 km²
Altuera100 m
Demografia
Biztanleria1.169.719 (2017)
13.075 (2019)
Dentsitatea2.151,32 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1586
Telefono aurrizkia846
Ordu eremuaUTC+04:00
Hiri senidetuakStara Zagora, Stuttgart, Koper, Palermo, Saint Louis, Kaliningrad, Homel eta Samarkanda
http://city.samara.ru/
Artikulu hau Errusiako hiriari buruzkoa da; fruitua gaitzat duena beste hau da: «Samara (fruitua)»

Samara[1] (errusieraz: Сама́ра, translit.: Samara), 1935-1990 bitartean Kuibyxev (errusieraz: Ку́йбышев) deitua, Errusiako hiria da, herrialdearen mendebaldean dagoen Samara oblasteko hiriburua. Volga eta Samara ibaien bilgunean dago. 2010ean 1.164.685 biztanle zituen[2].

Historia

1586. urtean sortu zuten hiria estepatik hurbiltzen ziren nomadei aurre egiteko. Hasieran biztanle gehienak kosakoak ziren, eta eskulangileak eta merkatariak heldu ziren ondoren. XIX. mendean oparotasun handia izan zuen hiriak burdinbideari esker batetik eta janari industriari esker, bestetik.

Ekonomia

Industria (nekazaritza jarduerarako eta petrolio industriarako makineria, petrolio findegiak, kimika industria, janari industria, eraikuntzarako gaiak) eta lurpeko aberastasunen ustiapena (petrolio eta gas hobiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Oso indarretxe garrantzitsua dago hiritik hurbil, Volga ibaian gora.

Ondarea

Hiriko monumentuei dagokienez, aipagarriak dira Antzaldaketaren eliza (1685), Kazan katedrala eta molde bizantziarrei jarraituz eginiko Smolensk eliza.

Klima

Samarak klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera.


    Datu klimatikoak (Samara)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 4.2 6.8 15.8 31.1 34.4 39.6 40.4 39.9 34.2 26.0 14.0 7.3 40.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -6.8 -6.1 0.4 12.1 20.8 25.4 26.9 25.0 18.6 9.9 0.1 -5.4 10.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -10.1 -9.8 -3.5 6.9 14.8 19.6 21.4 19.2 13.2 5.8 -2.4 -8.3 5.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -13.1 -13.1 -7.0 2.6 9.4 14.4 16.3 14.2 8.9 2.7 -4.7 -11.0 1.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -43.0 -36.9 -31.4 -20.9 -4.9 -0.4 2.0 2.3 -3.4 -27.3 -28.1 -41.3 -43.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 50 41 33 38 36 57 58 47 43 53 51 50 557
Euri egunak (≥ 1 mm) 4 3 5 11 14 15 14 12 14 14 10 6 122
Elur egunak (≥ 1 mm) 24 20 14 4 1 0.1 0 0 0.3 4 15 22 104.4
Eguzki orduak 65.1 100.8 148.8 213.0 303.8 303.0 310.0 275.9 189.0 108.5 48.0 46.5 2112.4
Hezetasuna (%) 83 80 79 67 58 64 67 69 73 76 83 83 73
Iturria (1): Pogoda.ru.net[3]
Iturria (2): Hong Kong Observatory[4]

Hiri senidetuak

Samara ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2014/05/22 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
  2. «Всероссийская перепись населения 2010 года. Том 1 2010eko Errusiako erroldaren emaitzak, 1. liburukia» Gks.ru
  3. .
  4. Climatological Norms of Samara. Retrieved on: August 24, 2011.

Kanpo estekak

  • (Errusieraz) Udalaren webgunea.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q894
  • Commonscat Multimedia: Samara / Q894

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 82145067138666630463
  • BNE: XX6117676
  • GND: 4287642-4
  • LCCN: n92088205
  • NKC: ge130729
  • Lekuak
  • OSM: 3368701
  • OKATO: 36401000000
  • Wd Datuak: Q894
  • Commonscat Multimedia: Samara / Q894