Santa Luzia (Gasteiz)

Santa Luzia
 Euskal Herria
Santa Luziako poligonoaren ikuspegia.
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°48′N 2°42′W / 42.8°N 2.7°W / 42.8; -2.7
Demografia
Artikulu hau Gasteizko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Luzia (argipena)».

Santa Luzia Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren hego-ekialdean kokaturik dago. Arana eta Judimendiko auzoekin egiten du muga, eta trenbidearen ondoan kokaturik dago. Auzo txikia da, eta altuera handiko etxebizitza dorreak dauzka, 14 solairu artekoak. Auzoa 1980ko hamarkadatik aurrera eraiki zen, Errekatxiki erreka izan zenaren bailaratxoaren gainean. Hori dela eta auzunetik Gasteizko erdigunera joateko maila aldaketa nabarmena igo beharra dago.

Auzoa Jazinto Benavente kalearen inguruan egituraturik dago. Kale hau hiriaren ingurabide zaharraren atal bat da, eta oraindik ere hiriko motordun zirkulazioa bideratzeko kolektore nagusietakoa da.

TUVISAren 7. lineak auzoa hiriaren erdigunearekin lotzen du. 2. lineak, Periferikoa, Gasteizko gainerako auzoekin lotzen du.

Kaleak

  • Jacinto Benavente
  • Ricardo Puga
  • Astronomoen kalea

Ekipamendua

Ikastetxeak

  • Angel Ganivet ikastetxe publikoa
  • Calasanz ikastetxe kontzertatu erlijiosoa
  • Izarra haurreskola

Kirola

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gasteiz

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q576017
  • Commonscat Multimedia: Santa Lucía (Vitoria-Gasteiz) / Q576017

  • Lekuak
  • OSM: 6410287
  • Wd Datuak: Q576017
  • Commonscat Multimedia: Santa Lucía (Vitoria-Gasteiz) / Q576017


Gasteiz Gasteizko auzoak Gasteiz

Abetxuku • Aretxabaleta-Gardelegi • Adurtza • Aldaia • Alde Zaharra • Anglo-Vasco • Arana • Aranbizkarra • Arantzabela • Ariznabarra • ArkaiateArriaga-LakuaBabesgabeakBorinbizkarra • Done Jakue • Ehari-Gobeu • Ekialdeko Nekazaritza Eremua • ElejaldeGazalbide • Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ibaialde • Izarra • JudimendiKoroatzeaLarrein • Lovaina • Mariturri • Mendizorrotza • Olaran • PilarSalburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • San Tomas • TxagorritxuZabalgana • Zabalgunea • Zaramaga