Sufrearen bakterio purpura

Sufrearen bakterio purpura
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaGammaproteobacteria
Ordena Chromatiales
[[|]]
Azpibanaketa
Chromatiaceae

Ectothiorhodospiraceae
Granulosicoccaceae
Halothiobacillaceae

Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Sufrearen bakterio purpurak edo kromatialeak (Chromatiales ordena) fotosintesi bakteriarra burutzen duten bakterioak dira. Fotosintesi bakteriarra edo fotosintesi anoxigenikoa oxigenorik gabeko fotosintesia da, ingurugiro anaerobio batean burutzen dena. Fotosintesi horrek ez du oxigenoa sortzen, sufrea baizik:

CO2 + SH2 + argia → (CH2O)n + 2S

Fotosintesi honen elektroien emailea ez da ura, SH2 baizik. Horregatik sufrearen bakterio purpurak azido sulfhidrikoa (SH2) duten habitetan bizi dira: iturri sufretsuetan, adibidez. Ohikoak dira ere sulfhidrikoa eta argia duten lakuen eremu anoxikoetan. Oxigenorik gabeko habitat horiek beharrezkoak dira fotosintesi bakteriarra burutzeko.

Bakterio hauen beste ezaugarriak honako hauek dira:

  • Proteobakterio guztien antzera Gram negatiboak dira.
  • pigmentu fotosintetiko (bakterioklorofilak) eta tilakoide izeneko egiturak dituzte (mintz-sistema intrazitoplasmatikoa)
  • urtarrak dira
  • purpura kolorea dute, karotenoideek emandakoa
  • mugikorrak dira (flageloak dituzte)
  • espezie askok nitrogenoaren finkapena burutzen dute

Sufrearen bakterio purpurak ez dira fotosintesi anoxigenikoa egiten duten bakterio bakarrak. Badago beste talde bat (sufrearen bakterio berdeak) fotosintesi bera egiten duena. Azken hauek berde kolorekoak dira (dituzten karotenoideak direla-eta).

Sufrearen bakterio purpurak bi familia handitan sailkatzen dira: Chromatiaceae eta Ectothiorhodospiraceae. Biek ala biek sufrea sortzen dute fotosintesi egiterakoan, baina lehenengoek sufrearen pikorrak bakterioaren barnean pilatzen dituzten bitartean, bigarrengoek ekoiztutako sufrea kanporatzen dute.

Sufrearen bakterio purpurak, zalantzarik gabe, oso zaharrak dira, eta Lur planetaren gainean agertu ziren lehenengo bizidunetakoak dira. Landareen fotosintesia agertu aurretik fotosintesi anoxigenikoa agertu zen, aintzinako Lurrean oxigenorik ez zegoelako eta molekula erreduzituak nagusi zirelako (SH2 tartean). Lehenengo bakterio fotosintetikoak, beraz, materia organikoa ekoizten hasi ziren, baina ez zuten oxigenorik askatzen. Hurrengo urrats ebolutiboa elektroi emaile gisa H2O erabiltzeko gai izan zitezkeen zelulen agerpena izan zen; zelula horiek, gaur egungo zianobakterioen antzekoak, ziur aski bakterio fotosintetikoetatik agertu ziren duela 2.500 milioi urte inguruan.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q134239
  • Commonscat Multimedia: Chromatiales / Q134239
  • Wikispecies Espezieak: Chromatiales

  • Wd Datuak: Q134239
  • Commonscat Multimedia: Chromatiales / Q134239
  • Wikispecies Espezieak: Chromatiales