Torneo

Artikulu hau Erdi Aroko lehiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «lehiaketa (argipena)».
Zaldunen arteko borroka Codex Manessen jasota (XIV. mendea).

Torneoa edo zaldun-gudua Behe Erdi Aroan eta Pizkundean (XII. mende XVI. mendera) aurkako bi talderen artean eta eremu mugatu batean egiten zen zaldunen arteko lehia arautua zen [1], gorteen eta hiri handien dibertsio nagusi gisan.[2]

Antolaketaren arrazoiak

Erdi Aroan nobleziak bizi izandako edozein arrazoi egokia izan zitekeen horrelako zaldun guduak antolatzeko:

  • Errege edo erreginaren koroazioa
  • Erregeen edo erreginen ezkontzak
  • Jaiotzak
  • Bataioak
  • Printzesen ezkontzak
  • Garaipen militarrak
  • Bakeak
  • Enbaxadoreei edo pertsona garrantzitsuei harrera egiteko
  • Denborarekin elizaren jai handiekin batera
  • Entretenimendu hutsa

Jatorria

Ez da hasierako zaldun gudurik ezagutzen. Tradizioaren arabera, Previlleko jaun Godofredo II.ak (1060an hil zen) lehia horiek asmatu zituen. Horrela jasota dago Tourseko Kroniketan. Baina, aditu askoren ustez, haien arauak antolatu besterik ez zuen egin. Historian aurretik aipatu izan dira, VI. mendeko Enodio Paviakoa Teodoriko, kasu. Halaber, jakina da 920an Henrike I.a Alemaniakoak, bere koroazioa zela eta, horrelako gudu batean hartu zuela parte. Beraz, zaldun guduak Godofredoren aurrekoak dira eta, modu batez, Antzinako Erromako jokoen jarraipentzat har daitezke.

Egitura

Aurretik heraldoek eta armen maisuek gazteluz gaztelu zaldun guduaren berria zabaltzen zuten, bereziki izen handiko zalduen beri emanez. Bidean aurkitzen zituzten zaldunei ere ospakizunen berri ematen zieten. Lehiaren egunean, nobleak, haien kategoriaren arabera, luxu handiko arropez jantzita agertzen ziren. Parte hartu behar zuten zaldunek armaduraz jantzita eta zaldien gainean agertzen ziren. Musika-tresna militarrek giroa animatzen zuten zaldunak eta haien laguntzaileak aurkezten ziren bitartean. Gertaera ikusgarria izaten zen.[3]

Lehien arauak

Zaldun gudu bateko sarien banaketa.

Lehiaren arauak hauek ziren:

  1. Eskuaz aurkaria arma-mutur batekin ez zauritzea.
  2. Lerroetatik kanpo ez borrokatzea.
  3. Zaldun batzuek bakar baten aurka ez borrokatzea.
  4. Aurkariaren zaldia ez zauritzea.
  5. Kolpeak aurkariaren bularraren eta aurpegiaren aurka zuzendu behar ziren.
  6. Aurkariak bisera altxatzen zuenean, ezin zitzaion eraso egin.[4]

Guduan zeuden damek bake-epaile bat izendatzen zuten. Haren lana arau horietako bat puskatzen zenean, errukia erakusteko beharra gogoraraztea zen.

Publikoak interes handiaz jarraitzen zuen lehia eta zaldunen trebeziak txalotzen zituzten. Zaldun galtzailearen armak garailearen esku geratzen ziren. Irabazleak epaileengana eramanak izaten ziren zegozkien sariak jasotzeko. Ohikoa zen sari horiek gogoko damen oinetan jartzea.

Bukatzeko, oturuntza egiten zen, zaldun guztiak gonbidatuta.

Lehien jokoak

Zaldun guduetan joko eta lehia desberdinak egiten ziren. Hona hemen horietako batzuk:

  • Karrusela zaldun erakusketa militar bat zen. Apaindutako gurdiak eramaten zituzten; haietan antzinako heroien ekintzak erakusten ziren.
  • Eraztunaren lasterketa: Zaldiak trostan zihoazen bitartean zaldunek zintzilik zegoen eraztun bat lantzarekin zeharkatu behar zuten.
  • Kintena: Ardatz baten gainean maniki edo estafermo bat jartzen zen, zaldunek jo zezaten. Kolpea jasotakoan, manikia biratu egiten zen eta, zalduna arin ez bazebilen, kolpea itzultzen zion.

Armak

Normalean, makilak, burdinarik gabeko lantzak edo punta biribildukoak, ezpata kamutsak...armatzat erabiltzen ziren: zauri larriak ez eragiteko prestatuta zeuden eta, horregatik, arma adeitsuak izenaz ezagutzen ziren. Dena dela, zenbait kasutan mota guztietako armekin egindako lehiak onartzen ziren.[4]

Zaldun asko hil ziren horrelako txapelketetan:

  • Henrike II.a Frantziakoa
  • Roberto Jerusalemgoa
  • Filipe, Boulogneko kondea
  • Joan, Bravanteko kondea
  • Esborte Claramontekoa
  • Henrike Borbon-Montpenster

Elizaren jarrera

Eugenio II.a Aita Santua. 827an zaldun guduak debekatu zituen.

Eliza bake-garaietan sarritan joko horien aurka jarri zen. Zaldun guduak debekatu zituen askotan eta haietan hiltzen zirenei hilobiratze kristaua ezeztatzen zitzaien.

Aita Santu asko joko horien aurkako anatemak egin zituzten, hala nola:

Dena dela, Aita Santu guztiak ez ziren aurka egon: Joan II.a Frantziakoak Urbano V.ari horrelako espektakulua eskaini zion, adibidez.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. Torneo. in: Euskaltzaindiaren Hiztegia..
  2. Barthélemy, Dominique. (2002ko uztaila). La Grande Foire des tournois, Les collections de L’Histoire. , 46 or..
  3. .
  4. a b .

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Ancient History Encyclopedia - Medieval Tournament.
  • (Gaztelaniaz):Zaldun guduen historia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q736161
  • Commonscat Multimedia: Tournaments / Q736161

  • Identifikadoreak
  • GND: 4061272-7
  • LCCN: sh98007139
  • AAT: 300069188
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • HDS: 016329
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q736161
  • Commonscat Multimedia: Tournaments / Q736161